Santiago de Chile Unibertsitatearekin hitzarmena SET tresna beraien formakuntza teknikoko ikastetxeetan erabiltzeko

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Santiago de Chile Unibertsitate (USACH) eta Tknika artean hitzarmena sinatu da. Helburua, USACHek kudeaturiko 4 formakuntza teknikoko ikastetxeetan Tknikak garaturiko gaitasunen ebaluaziorako SET tresna ezartzea da. USACHeko Jorge Torres eta Tknikako Iñaki Mujikak sinatu dute hitzarmena.

 

Tknika eta USACHek 2014tik dute lankidetza hitzarmena, elkarrekin hainbat ekintza egitera eman duena. Une honetan, azken akordioaz gain, ekintzailetzan formakuntza proiektu batean lanean ari dira erakunde biak, eta baita Chileko Formakuntza Tekniko Profesionaleko irakaslegoarentzako Master baten garapenean ere.