SAIOA: HIDROGENOA. ENERGIA-ESPARRU BERRIA EUSKADIN.

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Saio honen helburua Euskadiko LHko irakasleei hidrogenoa bektore gisa duen energia-esparru berria ezagutaraztea da, hainbat arlotako enpresa traktoreen eskutik.

Hidrogenoa Europako instantzietatik identifikatzen da, berotegi-efektua eragiten duten emisioetan neutroa den ekonomia baterako energia-trantsiziorako elementu gisa. Energia-bektore hori funtsezkoa izango da sektore estrategikoen deskarbonizazioan aurrera egiteko, hala nola energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak.

Nazioarteko joerak ezagututa, abian da Hidrogenoaren Euskal Estrategia, Euskadin hidrogenoaren ekoizpen-, banaketa- eta kontsumo-ekosistema bat sortzeko, haren gaitasun industrialetan, logistikoetan eta teknologikoetan oinarrituta. Proiektu garrantzitsu eta estrategikoetako bat Hidrogenoaren Euskal Korridorea da.

Garapen horrek aukerak ekarriko ditu hidrogenoaren balio-kate osoan, bai ekoizpenean, bai sorkuntza berriztagarriko instalazioekiko integrazioan, biltegiratzean, garraioan eta Euskadiko LHk ere zeregin garrantzitsua izango duen banaketan eta kontsumoan.

EGUNA: 2022ko ekainaren 23a, osteguna.

LEKUA: IURRETAKO LHII.

HIZKUNTZA: ERDERA.

EGITARAUA:

9:30-11:30. HITZALDIAK.

  • Telmo Txabarri Lezama. Hidrogeno-inbertsioen gerentea. SENER.
  • Itxaso Auzmendi Murua. Hydrogen Development Manager. SARRALLE.
  • Aitor Blanco. Product Engine–Integral Coach. IRIZAR.
  • Elías Unzueta Etxeita. Kudeatzailea. PETRONOR BERRIKUNTZA.
  • Sergio San Martín. TKNIKAko Hidrogenoa E.A. Somorrostroko Prestakuntza Zentroa.

11:30 – 12:00 COFFE & NETWORKING.

INSKRIPZIOA: ESTEKA

Izena emateko azken eguna: 2022ko ekainaren 22a.

BALDINTZAK: EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.

Inskripzio kopurua eskainitako plaza kopurua (150) baino handiagoa bada, hautaketa irizpide hauek kontuan hartuz eginen da:

Inskripzio ordena hartuko da kontuan.
Zentro bakoitzean pertsona batek parte hartzea lehenetsiko da.