Robotaren programazioa eta WAAM-Plasma aditiba aplikazioa – egindako ikastaroa

 In Eransketa bidezko fabrikazio metalikoa, Fabrikazio aditibo metalikoa, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Apirilaren 19 eta 22 artean 12 orduko iraupena izan duen “Robotaren programazioa eta WAAM-Plasma aditiba aplikazioa” ikastaroa buruta dugu, eta bertan Lanbide Heziketako 8 irakaslek parte hartu dute.

Ikastaroa motza izan arren, robotaren erabilera eta programazioaren kontzeptu nagusiak landu ditugu, lan moduak, programen egituraketa eta edizioa instrukzio eta datu nagusiak erabiliz, adibide praktikoak eta azkenik, hari metaliko eta arku elektriko eransketa bidezko fabrikazioa (WAAM – Wire and Arc Additive Manufacturing) bezalako prozesu baten aplikazioa.

Ikastaroaren zatirik handiena, gela ingurunean buruta dugu, horretarako RobotStudio robot programazio softwarea erabiliz eta ordenagailu bakoitzean errealitatean izango genukeen sistema bera errepikatuz. Ingurune hori ezagutzeko ere oso baliagarria izan da.

Mila esker parte-hartu duzuen guztioi.