Provider: Lanbide Heziketa, 4.0 industriarako konponbideen hornitzaile gisa

 In Tknika-ri buruz

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikak, Urratsbat programaren bidez, Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasle eta enpreseei zuzendutako programa jarri dute martxan. Provider du izena, eta etorkizuneko industriari irtenbideak emateko negozio hornitzaile berrien sorrera bultzatzea du helburu.

Bi erakundeek bat egiten dute proiektu honetan, batetik, ezagutza berrikuntza-eragile gisa sustatzeko duten interesarekin, eta, bestetik, talentu gaztearen eta enpresen arteko lankidetzaren aldeko apustuarekin. Era berean, uste osoa dute hornitzaileen sarea dela egungo fabriken arrakastaren funtsezko piezetako bat, baina baita etorkizunekoena ere.

Providerrek lau difusio jardunaldi eskaini ditu, non hainbat enpresak benetako proposamen teknologikoak aurkeztu dituzte, fabrika adimendunera bideratutako enpresa ideien lehiaketa bat, eta hobekien baloratutako bi ekimenei emango zaien babesa: BIC Bizkaiako ekintzailetza-gelan sei hilabeteko egonaldia, 1000 euroko saria proiektua garatzeko eta Beaz enpresako talde teknikoaren aholkularitza.

Parte hartu duten enpresak Dronak, Gogoa, Addimen, 3D Lan, Innovae y Beitxu Studios.

 

Sensibilizazio saioak egin ondoren, PROVIDER Enpresa Ideia Lehiaketaren deialdia irekita dago.

Proiektuak aurkezteko epea urtarrilaren 27tik martxoaren 16rarte izango da eta eskaerak egiteko linka hemen daukazue.

Edozein  Lanbide Heziketako ikaslea, ikasle ohia, zentruko ekintzailea edo Urratsbat programaren laguntzarekin sortutako enpresa aurkeztu daiteke

 

ESKAERA EGIN