PKS2017 sarearen lanari berrekinez

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Joan zen  urriak 4 an, Derioko Nekazaritza Eskolako eraikuntzetan PKS2017 sarearen lanari berrekin genion.Sare honek 2016-17 ikasturtean hasi zuen bere lana. Bere azken helburua prozesu bidezko kudeaketa sistema bat ikastetxean hedatzea da, eta horretarako, ikastetxe hauek bere kudeaketa sistemek ISO9001 arauaren eskakizunak betetzeko eta beraietara egokitzeko konpromezua hartu dute

Sarean parte hartzen duten ikastetxeak honako hauek dira: CIFP Emilio Campuzano eta Salesianos Deusto  Bilbokoak, Derioko  IES Nekazaritza Eskola, Markina-Xemein-eko Lea Artibai Ikastetxea, IES Mungia, Usurbilgo CIFP EAGI eta Zeanuriko Zulaibar Lanbide Ikastegia.

Sareko zazpigarren bilera honetan, bilera presentziala hain zuzen ere,  edozein erakunderentzat oso esanguratsuak diren bi prozesu landu ziren : Kokapen Estrategikoa eta Azokan kokapena.

Honez gain barne auditoretzak eta arauaren 2015 bertsio berrira egokitzeko gauzatu beharreko  aldaketak lantzeko azken bilera bat ere aurreikusia dago. Bilera honen ostean diagnosi bisitak gauzatuko dira ikastetxeetan. Bilera hauen helburua aipaturiko arauaren eskakizunekiko betetze egoera egiatatzea  eta kanpo auditoretza bat berme guztiekin igarotzeko bideak jartzea da

Erlazionatutako proiektua

PKS