NIMA: Ekintzailetza teknologikoan proiektu arrakastatsua
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Urratsbat-en hiru lurraldeetako ekintzailetza teknologikoa lantzen dugu. Araban, hiru sentsibilizazio-jardunaldi egiten dira, azken ikastaro hau e-health eta nekazaritza teknologiei, 4.0 industriari eta energia eta jasangarritasunari buruzkoak.
Programa horren emaitza gisa, Eraiken-eko ikasle Azmán-ek NIMA negozio-ideia aurkeztu zuen. . Bizi-seinaleak detektatzeko eta haurtxoaren osasunerako funtsezko informazioa emateko gai diren biosentsore integratuen garapenean oinarritzen da ideia, gaixotasunak garaiz detektatzeko.Proiektu hau ideia lehiaketaren irabazlea izateaz gain, BIC ARABAko arduradunen arreta erakarri zuen. NIMA EKINTZAILE programara aurkeztu da,30.000 €-rainoko laguntzak eskaintzen dituena. Gasteizko Udalaren beka bat ere jaso du, 1.300 €-koa eta Saudi Arabiako enpresariekin harremanetan jarri da etorkizuneko inbertsioetarako. Ekainaren 6an gazte ekintzaileen ekitaldi batean parte hartu zuen, Parisen.
Urratsbatetik, Azmanez harro gaude eta onena opa diogu bere NIMA proiektuarekin.