Nazioarteko Proiektu bat prestatzeko bilerak

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Ekainaren 11 eta 12an Tallinen Etengabeko Hobekuntza Arloko bi partaidek Suediako Lanbide Heziketaren Kalitate Agentzia eta Estoniako Goi Maila Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako Kalitate Agentziaren ordezkariekin bilerak izan ditugu.

Bilera hauen helburuak “Kalitatea eta Bikaintasuna”ri buruzko nazioarteko proiektu batean parte hartzeko interesatuak izan daitezkeen beste bazkideak identifikatzea, eta proiektuaren emaitzak eta izan nahi dugun eragina adostea izan dira.

Bileren ondorio bezala hurrengo hilabeteetan garatzeko jarduera plana definitu dugu, eta hauetaz proiektua bultzatzen duten erakunde bakoitzak izango dituen erantzukizunak adostu ditugu. Era berean elkar lanerako euskarriak  finkatu ditugu.

Proiektuaren eboluzioari eta emaitzei buruz jakinaraziko dizuegu.

Erlazionatutako proiektuak