MINEDUC – EMTP Prestakuntza Programa abian da

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Tknikak, Txileko Hezkuntza Ministeriorekin (MINEDUC) eta Zubigune-rekin batera, EMTPri BIDERATUTAKO IRAKASKUNTZA GAITASUNEN GARAPENA izeneko Prestakuntza Programako 2. Promozioa martxan ipini du; programa horren helburua “Educación Media Técnico Profesional” ikastetxeetan aldaketa metodologikoa bultzatzea da.
Programak, #TkEMTPChile_1718 hasi berria dugunak, hiru fase ditu:

  • Hasierako fasean, online gisakoa eta bi hilabete iraunduko duen fasean, erakunde bakoitzeko errealiatearen argazkia egindo da, bai alde metodologikoan baita antolakuntzan ere; gainera, metodologia aktibo-kolaboratiboen inguruko oinarrizko kontzeptuak aztertzen hasten da.
  • Bigarren fasean, Euskadin, eta lau hilabetean zehar, parte-hartzaileek gure FP Euskadi ezagutuko dute eta aldaketa metodologikoa gauzatzeko gakoak jorratuko dituzte; LH ikastetxeetan bizi izango dituzten esperentziek gure Sisteman ETHAZI ereduarekin garatzen ari den hedatzearen gora-beherak ezagutzeko aukera eskainiko diete parte-hartzaileei.
  • Azken fasean, Txilen bueltatutakoan, eta aurrez aurreko egonaldian azken lana gisa egindako proiektuan oinarrituta, eredu berria bultzatzeko bideratutako aldaketak ezartzen hastekoak dira.

Itxaropentsu gaude 2018 ikasturtean zehar postulazio ikastetxeetan aldaketak garatzen has daitezkeen. Horretarako, lehendabiziko promozioko lagunen aholkularitza, ezarpenaren esperientzian oinarritutako aholkularitza, erabili ahal izango dute.

Espero dugu Prestakuntza Programa hau iazkoa bezain emankorra izatea.

Erlazionatutako proiektua

ETHAZI