Mexico sin fronteras

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

“Programa de capacitación sin fronteras de México” ekimenaren barruan, irailetik TKNIKAn eta Usurbilen Mexikar talde bat jasotzen dugu. Ikasleak Industria 4.0 formakuntza programa batean parte hartzen dute. Mexikoko Gobernuak, Mexikon presentzia duten euskal enpresak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRI laguntzarekin garatzen da programa hau.

 

Ekimen berdinaren barruan beste bi talde egongo dira gurekin hurrengo lau hilabeteetan. Bat Miguel Altuna Ikastetxean (Bergara) garatuko dena eta beste bat Lea Artibai Ikastetxean (Markina). Talde hauek praktikak garatuko dituzue Mexikon presentzia duten euskal enpresetan.