Martxan da CyberLehia 2025!

 In Tknika-ri buruz, Zibersegurtasuna

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Martxan daukagu jada CyberLehia 2025, Euskadiko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako Zibersegurtasun lehiaketa.

Bertan erdi mailako, goi mailako edo espezializazioren batean izena emanda dagoen edozein ikaslek parte-hartu dezake (Lanbide Heziketako zentru integratu edo Zibersegurtasun espezializazioa duten zentruak).

Aurreko urteko lehen edizio arrakastatsuaren ondoren (Ikusi hemen txapelketaren finaleko bideoa), helburu berriekin dator txapelketa. Aurtengo helburu berria, zibersegurtasunari buruzko jakin-mina duten ikasleei ere parte-hartzeko aukera ematea da. Horretarako, espreski, txapelketaren formatua aldatu da. Alde batetik, gai ezberdin asko lantzen dituzten 60-70 erronka motz izango dituzte ONLINE jokatzen den lehen fasean (GAIAK: Industria, Sareak, Kriptografia, Windows, Web, etab.). Bestaldetik, erronka horien artean, asko OSO errazak izango dira, ikasle hauei erronkak gainditzeko aukera emateko asmotan. Lehiaketa taldeka parte-hartzeko pentsatua dago, baina banaka ere izena eman dezakete (pertsona 1, 2 eta 3ko taldeak onartzen dira).

Txapelketako partaideen artean zozketak ere izango dira, eta finalera iristea lortzen duten taldeentzat sari bereziak egongo dira. Informazio gehiago duzue txapelketaren webgunean:
https://cyberlehia.fpeuskadi.eus/

Ikasleentzat aberasgarria izan daitekeelakoan, parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Izen emateak, hemen (Otsailak 18 arte):
https://cyberlehia.pro.root-me.org

Animatu!