LH-rako SMART GREEN BUILDINGS- ADIMENDUN JASANGARRITASUNAREN ALDEKO PLATAFORMAREN AURKEZPENA

 In Tknika-ri buruz

Joan den Urriaren  4ean, Rikardo Lamadrid, Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaria eta Mª Jose Barriola, Tknikako Garapen Jasangarri eta Biozientzietako Arduradunak, Lanbide Heziketara aplikaturiko SMART GREEN BUILDINGS- Adimendun Jasangarritasunaren aldeko lehen PLATAFORMAREN aurkezpena egin zuten.

Plataforma horren helburua hau izango da: Ikerketa-Berrikuntza arloko enpresen artean eta familia profesional desberdinetako ikastetxeen artean, Ikerketa-Berrikuntzarako eta sareko lanerako lankidetza-espazioa eraikitzea, eraikin adimentsu eta eraikuntza iraunkorraren eremuan. Asmoa hau da: eraikuntza sektoreari bultzada ematea, automatizaziora bertakotutako erremintekin, inmótica-aplikazioetako kontrolarekin eta baliabide material eta energetikoen erabilera eraginkorrarekin.

 

Bilerara, familia profesional desberdinetako 26 irakasle etorri ziren: Eraikuntza eta obra Zibila, Zura eta altzarigintza, Energia eta Ura eta Osasungintza.  Disziplina anitzeko foroa sortu zen, Eraikin Adimendun eta Iraunkorrekin erlazionatutako ezaguera trukatzeko helburuarekin.

Lantaldea proiektu desberdinetan lanean ari da jada eta hilero bilduko da eraikuntza adimendun eta iraunkorrarekin egindako ekintza bateratze-lanetarako.