“LANBIDE HEZIKETA ETA BIOZIENTZIAK” INGURUKO JARDUNALDIA
Tknika, Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntza zentrotik, datorren asteartean , Azaroaren 7an, eguerdiko 12:00etan eta Easo Politekniko Lanbide-Heziketako Ikastetxe Integratuan ospatuko den jardunaldia antolatzen du.
Lanbide-Heziketatik Biozientzian eta Osasun arloan, familia profesional desberdinetan egiten ari garen berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua zuekin partekatzea eta erakustea da gure helburua.
Ekitaldian, Lanbide-Heziketako Rikar Lamadrid , Teknologia eta Ikasketa aurreratuen zuzendariaren presentzia izanen dugu, hala nola, Ainhoa Aizpuru Murua, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Diputatua , Julio Arrizabalaga Aguirreazaldegui, Biodonostia-ko zuzendaria eta Eneko Goia, Donostiako alkatea.
Zuen interesakoa izanen delakoan, eta antolaketa ahalik eta hobekien prestatzeko, zuen partehartzearen konfirmazioa eskertuko genuke mbarriola@tknika.eus. e ra mezu bat bidaliz edo/eta 943-082900 telefonora deituz.