Ikaslab Sarearen jardunaldia Araban

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Euskadiko Lanbide Heziketako 20 ikastetxek dauzkaten 3D inpresioko laborategiek osatzen dute Ikaslab Sarea. Bertako parte-hartzaileen bilera egin zen aurreko ekainaren 21an, Araban.

Optimus 3D bisitatu zen lehenengo, Arabako Parke Teknologikoan. Adizio bidezko aplikazioetan lider dugun enpresa da. Bertan instalazioak, ekipamenduak eta zein aplikazio mota eta proiektu garatzen dituzten jaso ahal izan genuen. Irakasleontzako oso aberasagarria izan da ikustea punta-puntako enpresek fabrikazioa aditiboaren zein erabilera egiten duten ezagutzea.

Gero Gasteizera bideratu ginen eta Egibide Ikastetxea bisitatu genuen. Bertan 3D inpresioko laborategia dute eta hura bisitatu ahal izan genuen, makinak, materialak eta lanbide heziketako ikasleekin garatzen dituzten erronkak erakutsi zizkiguten. Bide batez, Lanbide Heziketako parte-hartzaile desberdinek ere gure esperientziak konpartitu genituen eta hurrengo ikasturterako aukerak planteatu genituen Ikaslab Sarea dinamizatzen jarraitzeko.