IKASLAB bilera – 3D inpresioko laborategi sarea

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Eransketa bidezko fabrikazio metaliko, Fabrikazio aditibo metalikoa, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Aurreko maiatzaren 19an formakuntza saio bat egin zen Ikaslab 3D inpresioko laborategietako arduradunentzat eta irekia, ere bai, hortan interesa duten beste lanbide heziketako irakasle guztientzat, 50 pertsona inguru bertaratu ziren. Programaren saio nagusiak “alderantzizko ingeniaritza” eta “fabrikazio aditiboaren integrazioa eta erabilera euskal industrian” izan ziren.

“Alderantzizko ingeniaritza” saioan, Creaform VX Model softwarea erabiliz, eskaneatutako piezak modelatzeko erreminta landu zen. Eduki hauek irakaslego guztiarentzako eskuragarri daude eta Tknikako web orrian lagapenean dagoen ekipamanduarekin lotuta eskeintzen da:  https://tknika.eus/eu/cont/recursos/creaform-academia-50-eskanerra/

Jardunaldiko bigarren zatian, IDDO aholkularitza enpresak bere jarduerarekin lortu duen esperientziaren azalpen interesgarria izan genuen. Bertan, adibideekin hornituta,  euskal industrian fabrikazio aditiboaren integrazioa eta erabileraren egoeraren berri eduki ahal izan genuen eta nola laguntzen dieten teknologia hauen erabilera modu egokian egiten eta etekin hoberenarekin.

Bukatzeko, Tknikako instalazioak bisitatu ziren denontzako erabilgarri dauden fabrikazio aditiboko teknologien berri izateko.