IKASENPRESA KONGRESUA: EKINTZAILETZA KULTURA LANTZEN ARI DIREN LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEEN BILGUNEA

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Izan ekintzaile! leloarekin, abenduaren 11tik 18ra bitartean Donostian, Barakaldon eta Gasteizen

570 ikasle inguruk sareko elkarlana sustatzeko tailerretan parte hartuko dute

 

Euskadiko Lanbide Heziketako 570 ikasle inguruk Ikasenpresa Kongresuaren lehen edizioan parte hartuko dute datozen egunetan, “Izan ekintzaile!” leloarekin. Lanbide Heziketako ikastetxeetan Ikasenpresa programan parte hartzen ari diren ikasleak izango dira guztiak. Ikasleen artean ekintzailetza eta ekintzaile kultura sustatzen ditu programa honek. Ekintzaile izaten, ekinez ikasten dute ikasleek programa honetan, erreminta metodologiko nagusia enpresak sortzea dutelarik.

Horrela bada, Ikasenpresa Kongresua ikastetxeetan ekintzailetza kultura lantzen ari diren ikasleen bilgune bihurtuko da datozen egunotan. Kongresuaren helburu nagusia da, sareko lankidetza sustatzea da. Horregatik, ikasleak –hainbat ikastetxetatik hurbilduak eta hainbat lanbide arlotakoak- elkarrekin lanean aritzeko elkartuko dira zenbait tailerretan parte hartzeko:

  • 1 tailerra: Gure Ikasenpresa

Ikasleek labur azaldu beharko dute, minutu bakarrean, bere Ikasenpresa negozioaren ideia zein den

  • 2. tailerra: Nire ametsa

Zein da zure ametsa? Zer egin nahi duzu? Zure ametsa nola bilakatu negozio-ideia

  • 3. tailerra: Biziraupenerako finantzak

Negozio ideia bat aurrera eramateko oinarrizko finantza ezagupenak. Erronken bidezko lan-metodologia

  • 4. tailerra: Nire lan mundua eraikitzen

Ikasleek beren lan mundua irudikatuko dute, nola ikusten duten euren burua etorkizun hurbilean, Lego Serious Play metodologia erabiliz.

  • 5. tailerra: Ikasenpresa kafea

Ekintzailetza bizipenak ezagutzea, protagonisten ahotik: ekintzailetza soziala, enpresak sortzea, barne-ekintzailetza…

 

Hezkuntza Sailak honako erakunde hauekin lankidetzan antolatu du Ikasenpresa Kongresua: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiekin, Gasteizko Udalarekin eta Araba, Bizkaia-Ezkerraldea eta Gipuzkoako BICen laguntzarekin. Goizez izango dira saioak, 8:15etatik 14:15etara, honako egun eta leku hauetan:

  • Abenduak 12, asteartea. Gipuzkoa, Tabakalera. Donostia: 111 ikasle
  • Abenduak 13, asteazkena. Gipuzkoa, Tabakalera. Donostia: 128 ikasle
  • Abenduak 14, osteguna. Bizkaia, BIC Ezkerraldea, Barakaldo: 111 ikasle
  • Abenduak 15, ostirala. Bizkaia, BIC Ezkerraldea, Barakaldo: 100 ikasle
  • Abenduak 18, astelehena. Araba, Europa Jauregia, Gasteiz: 120 ikasle
Erlazionatutako proiektua

Ikasenpresa