EUSKELEC VII. EDIZIOA MARTXAN DAGOENEKO!!

Benetan ilusionatuta gaude EUSKELEC VII. edizio honetan lortu dugun parte-hartzearekin. Baieztatuta dauzkagu gure erkidegoko 17 ikastetxe eta estatuko beste erkidegoetako 8 ikastetxe ere.

Jada, talde eta ikastetxeak gogor ari dira lanean antolakuntzatik eskatzen ditugun erronkeri erantzuna emateko. Gainera erronka berriak ditugu aurten eta hauek garatu aha izateko parte hartzeile guztiek aurreko urteko ibilgailu guztien memoriak aztertu ahal izango dituzte, bi helbururekin, batetik Ikasle kideen prestakuntza eta zereginak esleitzea, eta bestetik, beste edizioetako lehiakideen Ibilgailuen eraikuntza-ezaugarriak aztertzea. ON-LINE formakuntza ere eskeiniko degu eta hilerokoa izango da, erronka bakoitzean eskatzen dugunaren gaiarekin zerikusia izango du azalpen bakoitzak. Prestakuntza-saio guzti hauek grabatuta geratuko dira, eta edozein unetan kontsultatu ahal izango dira, TKNIKAren YouTube kanalaren bidez.

Bestalde, aurten badaukagu beste nobedade polita bat, Fabrikazio Aurreratuko Diseinu Sari Berezia (EUSKELEC VII autoaren edozein piezatan aplikatu ahal izango dena).

Diseinatzerakoan teknologia aurreratuak aplikatzea da kontua (fabrikazio gehigarri teknologiak erabiliz), EUSKELEC VII ibilgailuaren elementu bat edo multzo baten prestazioak hobetzeko asmoarekin: CAD diseinu-prozesuan optimizazio topologikoa kontutan izanez, piezaren beharrezkoa ez den materiala ezabatu, pieza arintzeko, erresistentzia eta funtzionaltasuna mantendu edo hobetuz.

Sari beriz hau ongi landu ahal izateko, ikastetxe ezberdinak jarriko ditugu harremanetan, alde batetik EUSKELEC parte hartzaileak eta besteteitik Diseinu espezialitatea lantzen duten ikastetxeak. Aldi berean IKASLAB sarean dauden ikastetxeak ere jakinean jarriko ditugu. Honekin, ikastetxe ezberdinak elkar lanean jarri nahi ditugu, guztiek elkarlanean erronka hau aurrera eraman dezaten.

EUSKELEC VII.    23-24 LAN EGUTEGIA

 

EUSKELEC VII. PARTE HARTZAILE ETA DORTSALAK