EUSKELEC VI. EDIZIOA FORMAKUNTZA SAIOA: proiektu metodologikoaren eta karrozeria diseinuaren inguruko berriak.

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

EUSKELEC VI. EDIZIO FORMAKUNTZA SAIOA 

Urtero bezala, aste honetan, Urtarrilak 20, Iurretako ikastetxean EUSKELEC VI. edizio formakuntza saioa eskeiniko dugu. Formakuntza saio hau presentziala izango da baina on-line konektatzeko aukera ere egongo da.

Oso pozik gaude aurten ere proiektuak izan duen harrerarekin. Aurreko edizioan bezala, 28 ikastetxek eman dute izena eta hauetatik erdiak beste erkidego batzuetatik datoz, baita Frantziatik ere.

Aurtengo edizioa Bilbon ospatuko eta ikasturtean zehar urteroko lan dinamika jarraitu beharko dute ekipoek, ikastetxe bakoitzak hilabetero lan dokumentu bat entregatu beharko diolarik antolakuntzari.

Atal honetan bi aldaketa garrantsitzu proposatu dira, alde batetik proiektu metodologiko baten diseinua eskatzen zaio irakaslegoari eta beste alde batetik, karrozeriaren diseinu homogenizatu bat egitea ekipo guztieri.

 

PROIEKTU METODOLOGIKOA

Aurtengo edizioan txertatu dugun berrikuntza garrantsitzuenetako bat da. Irakasle-taldeak dokumentu hau bete beharko du, ikastetxe bakoitzeko Euskelec-eko tutore nagusiak koordinatuta.

Horren bidez, elkarlaneko metodologia aktiboak ezarri nahi dira ikasgelan, ikaskuntza-prozesu motibatzaileagoa lortze aldera, aldez aurreko diseinu zehaztuarekin eta ikasleen ikaskuntza-prozesuan bertan integratuta.

Horrekin, etorkizuneko edizioei begira, EUSKELECen barruan jardunbide metodologiko egokien gordailu bat sortzea lortu nahi da, guztien artean partekatu ahal izateko eta irakasleei zein ikasleei ikaskuntza-prozesua diseinatzeko eta hobetzeko balio izateko.

Era berean, positiboki baloratuko da proiektua ikastetxeko proiektu gisa planteatzea, ahalik eta lanbide-familia gehienen inplikazioa bilatuz, baita ikastetxe bakoitzeko heziketa-zikloena ere. Baimenduko da, orobat, ikastetxe arteko modalitatea ere, eta lanbide-heziketako ikastetxeen arteko lankidetza ahalbidetuko da; ikastetxe bakarra izango da beti ordezkaria eta inskribatua, eta besteak laguntzaile gisa parte hartuko du.

 

KARROZERIAREN DISEINUA

Antolakuntzak karrozeriaren kanpoko diseinua erraztuko du planoen bidez, eta nahitaez bete beharko dira ezarritako neurriak eta formak.

Kanpoko karrozeriaren fabrikazioa erregelamenduaren 4.3.2 puntuan deskribatutako edozein materialetan egin ahal izango da, baldin eta behar bezain sendoa bada azaleraren edozein lekutan deformaziorik ez izateko eta lehiaketaren baldintza normaletan hausturarik ez gertatzeko.

 

 

 

Jaudunaldiaran landuko diren edukiak hurrengo loturan ikusi daitezke (PROGRAMA).

 

 

Bestalde, zuzenekoak jarraitzeko streaming estekak honakoak dira:

EUSKELEC VI. FORMAKUNTZA JARDUNALDIA     (Euskeraz)

https://youtube.com/live/KS7TtYPWd38?feature=share

EUSKELEC VI. JORNADA FORMATIVA    (Gazteleraz)

https://youtube.com/live/G6ZBpAkHYr8?feature=share

 

 

Erlazionatutako proiektua

Euskelec