Euskal LH Trinity Tech-en

 In Ingurune estrategikoetan aplikatutako berrikuntza, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Lanbide Heziketako hainbat ikastetxetako ikasleek TRINITY TECHen parte hartzen dute. Eywa Space-k antolatutako Startup Challenge bat da, Urduliz Fundación Telefonicaren 42. campusarekin lankidetzan.

Ekimen honen helburua ideiak, talentua eta, batez ere, Errealitate Hedatua edo XR bezalako teknologia disruptiboekin lotutako startup teknologikoak sortzeko jarrera biltzea da. Hiru egun horietan, ekintzaileek talde txikitan egiten dute lan, aholkulari profesionalekin, eta laguntza jasotzen dute beren negozio-eredua diseinatu eta garatzeko eta gutxieneko produktu bideragarriaren lehen urratsak emateko. Azken finean, parte-hartzaileen potentzial guztia atera behar da.

Haiekin hitz egingo dugu, haien esperientziak ezagutzeko.

Zerk eraman zintuen Urdulizko Trinitech 42an parte hartzera?

CPES NAZARET BHIPeko Efrén Ojedaren kasuan, “nire konfort-eremutik ateratzea, pertsona gisa hazten eta garatzen lagunduko zidaten esperientziak bizitzea, eta, batez ere, besteengandik ikastea, horra hackathon honetan parte hartzera animatzeko arrazoiak. Pentsatu nuen ez dela oso ohikoa horrelako esperientziak egotea eta aprobetxatu egin behar nuela.”

Bestalde, CPES NAZARET BHIPeko Carmelo Mbomik kontatu digu esperientzia berriak probatu eta proba egin nahi zuelako hartu zuela parte.

Zer erronka aurkitu dituzu Trinitech-en?

CPES CEINPRO BHIPeko Iñigo Madariagak argi dauka; talde-lanean gertatu ohi den bezala, gatazkak sortzen dira, eta gure kasua ez zen desberdina izan. Taldekide guztien ideiak kontuan hartuta taldea aurrera ateratzea ez zen erraza izan. Mentoreak ere erronka bihurtu ziren, buruan genuen ideia ona zela konbentzitzea, ez zen jarduera erraza izan.

CIFP MENDIZABALA LHIIko Adrián Pop-en aburuz, zailena izan zen “48 ordutan frutaren eta barazkien kategorizazioari buruzko startup bat sortzea, adimen artifizialaren laguntzarekin”.

Zer balorazio egiten duzu Trinitechen esperientziaz?

CPES CEINPRO BHIPeko Iñigo Madariagak esan digu egun gogorrak izan zirela, lanasko eta lo gutxi, baina esperientzia ona izan da. Gauza asko ikasi nituen Ekintzailetzaren munduari buruz, eta, horrez gain, gure ideia osoagoa itzuli zen. CPES NAZARET BHIPeko Adel Khlebnikovarekin bat dator. Hiru egun horietan atsedenaldia eta lana bateratzeko zailtasuna azpimarratzen du, espazioa bera baitzen.

CIFP MENDIZABALA LHIIko Adrián Pop-ek kontatu digunez, esperientzia onenetako bat izan da beretzat, jende berri asko ezagutu bainuen, eta, batez ere, zenbait elkarte ezagutu nituen, bertan joateko nire startupa sortzen den egunean.

Alde horretatik, CPES NAZARET BHIPeko Carmelo Mbomirentzat ere oso esperientzia baliotsua izan da eta Urdulizetik daramana da berdin dela erronka. Saiatzen baduzu lortzen duzu eta lantaldeak garrantzi handia du.

Erlazionatutako proiektua

Urratsbat