Euskadiko Lanbide Heziketako XI. Ekintzailetza Sari banaketa Saioa

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Ostiral honetan, ekainak 23, Iurreta Institutuan, Euskadiko Lanbide Heziketako XI. Ekintzailetza sari banaketa Saioa ospatuko da.

Goizeko 11:30tan hasiko da ekitaldia eta honako hauek partehartuko dute: Eusko Jaurlaritzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria, Rikardo Lamadrid; Tknikako Zuzendari Exekutiboa, Iñaki Mujika; CaixaBank Bizkaiako Instituzioetako Zuzendaria, Elena Abando, eta Euskadi eta Cantabriako CaixaBank-eko ekintzailetza arduraduna, Carlos Ruiz de Arcaute; azken bi hauek, Urratsbat sarien kolaboratzailea den “la Caixa” Gizarte Ekintzako ordezkariak dira.

Euskadiko Lanbide Heziketako ekintzailetza sariak, Tknikako ekintzailetza eta aldaketaren kudeaketa arloko programa bakoitzean deituriko lehiaketatan irabazle suertatu diren Ikasenpresa, Urratsbat enpresa edo praktika onei ematen zaizkie. Hau da, Ikasenpresa eta Irekin programak ekintzailetza kultura arloan, eta Urratsbat, enpresa sorrera arloan.

Ekitaldiak bi ordu inguruko iraupena izango du, eta parte hartzaileez gain, bideo ezberdinen bitartez, ekintzailetza eta aldaketaren kudeaketa arloko programa ezberdinak errepasatuko dira. Sarituriko iniziatibek omenaldia izango dute, txeke eta diplomak jasoko dituztelarik.

Azkenik, aipatu baita ere, Imanol Ituiño magua ere bertan izango dela kolore puntu bat jartzeko XI. Ekintzailetza sari ekitaldi honi.