Euskadiko Lanbide heziketako aldaketa metodologikorako prestakuntza eskaintza 2018/2019

 In Tknika-ri buruz

Gaur egungo lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… Hortaz, lan-merkatuan arrakasta izateko gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak dira.

LH Euskadiko irakasleek, orain arte egin duten gisa, paper garrantzitsua dute ibilbide horretan: ikasleentzat eredugarri izan behar dute, orain arte erabilitako metodologiak aldatuz eta egokituz, erronketan oinarritutako ikaskuntza aktibo-kolaboratiboak erabiliz adibidez.

Irakasle-taldeei aldaketa metodologikoan lagundu asmoz,  Tknikatik oinarrizko prestakuntza berri bat antolatu da. Prestakuntza eskaintza honekin irakasleak aldaketa metodologikoan parte hartu eta esperimentatuko du, erronketan oinarritutako ikaskuntza aktibo-kolaboratiboak bere ikasgelarako diseinatzen, dinamizatzen eta martxan jartzen.

Izen-ematea non/nola: Tknika web orrian www.tknika.eus  (IKASTAROAK atalean sartuz)
Aurre izen-emate azken eguna: 2018ko irailak 16
OHARRA: 2018ko irailaren 24an izena eman duen pertsona orori ikastaroetan onartua izan den ala ez komunikatuko zaio e-mail bidez.

EOP: Ethazi Oinarrizko Prestakuntza (100 plaza)
Iraupena: 70.or (19 aste)

  • 6 aurrez-aurreko saio: 21.or (16:00 – 19:30)
  • ez-presentziala (esperimentazioa): 49.or

1.Kurtsoa: Araba (Elebidun),Bizkaia eta Gipuzkoa (Gazteleraz)

2.Kurtsoa: Bizkaia eta Gipuzkoa (Euskaraz)

Taldea Lekua Izena Irau.
1 Kurtsoa 1 Gipuzkoa Ethazi Oinarrizko Prestakuntza (Gaztelera)
2018/10/01 – 2019/02/04
70.or
1 Kurtsoa 2 Bizkaia Ethazi Oinarrizko Prestakuntza (Gaztelera)
2018/10/01 – 2019/02/04
70.or
1 Kurtsoa 3 Araba Ethazi Oinarrizko Prestakuntza (Elebidun)
2018/10/01 – 2019/02/04
70.or
2 Kurtsoa 4 Gipuzkoa Ethazi Oinarrizko Prestakuntza (Euskara)
2018/10/02 – 2019/02/05
70.or
2 Kurtsoa 5 Bizkaia Ethazi Oinarrizko Prestakuntza (Euskara)
2018/10/02 – 2019/02/05
70.or