EuroSTEAM proiektuaren azkeneko bilera

 In Tknika-ri buruz

Ekainaren 19 eta 20 bitartean EuroSTEAM proiektuaren azkeneko “Multiplier Event”-a eta proiektuaren azkeneko bilera burutu ziren.

Ekainaren 19an, asteazkena, South West College ikastetxeak Dungannon-en (Ipar Irlanda) duen egoitzan “Multiplier Event”-a egin zuen. Ekitaldi honen izena “STEM TASTER DAY” izan zen eta parte hartzaileek era praktikoan proiektuan zehar garatu izan diren STEM metodologiaren aktibitateak frogatu ahal izan zituzten.

Ekainaren 20an proiektuaren azkeneko bilera Belfast-en burutu zen. Bertan, proiektuaren 3 urteetan zehar egindakoa aztertu zen eta proiektuaren behin betiko bukaera bitartean eginbeharreko lanak bazkideen artean adostu eta banatu ziren.

 

Erlazionatutako proiektua

EuroSTEAM (AMAITUA)