Ethazi astea 2023

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

TKNIKAtik irakasle-talde, ikastetxe zein espezialitateen arteko elkarlanerako sareak indartu nahi ditugu eta baita hainbat gai esanguratsuren inguruan aritzeko formakuntza saioak eskaini ere.

Horretarako  ekainaren 12tik 15era formakuntza saio eta tailer ezberdinak egingo ditugu ETHAZI ikaskuntza testuinguruaren inguruan.

Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko moduan aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.

Formakuntza saioak modu digitalean edo presentzialean eskainiko ditugu saioaren arabera.

Izen-ematea: www.tknika.eus (ikastaro atalean).

Izen-emate eta matrikulazio epea: Maiatzaren 25etik Ekainaren 2era.

Ebazpena: 2023ko ekainaren 7tik 8ra bitartean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan baztertua izan den.

Onartuta izan den pertsonak kurtsora modu digitalean sartzeko informazioa eta jarraibideak email bidez jasoko ditu.

Parte hartzeko baldintzak:

  • Inskripzio-orrian agertzen den helbide elektronikoa egiaztatu.
  • Zure ETHAZI ereduan duzun esperientzia tailerraren mailarekin bat datorrela egiaztatu.
  • Nahitaezkoa da kamera online tailerretan konektatzea.

Programa

 

 

ekainak formakuntza saioa plazak lekua izen-ematea
12 Orain arteko Ethazi ibilbidean sakontzen: gure esperientzia
Helburua: Ethazi ereduan sakontzeko ibilbidean aurrera egin duten hainbat ikastetxek beren esperientzia kontatuko digute: gaitasunak nola identifikatu dituzten, ikaskuntza ibilbidearen diseinua eta sortu zaizkien zailtasunak, ikaskuntza estrategiaren nondik norakoa, horrek guztiak erronketan duen eragina… Saio honetan batzuk besteen esperientziatik ikastea da helburua eta ibilbidea egiten ari diren irakasle taldeei “pistak” eskaintzea.
Norentzat:
Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Ordua: 09:30
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: euskara*
150
plaza
TKNIKA
on-line
12 Animatzen zara Oinarrizko Graduan Ethazi ziklo baten diseinurako lehenengo pausuak ematera? Ideak eta esperientziak.
Helburua:
Ethazi eredua egokitzen ari gara Oinarrizko Graduko zikloetarako. Nola eboluzionatu du gure esperientziak? Ze material dugu eskuartean Oinarrizko Graduko ziklo baten ibilbidearen diseinua egiteko? Ze pausu eman ditugu edo emango ditugu ibilbide horren hedapenean?
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako oinarrizko graduko irakasleentzat (aurreratua).
Ordua: 12:00
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: gaztelania
30
plaza
TKNIKA
on-line
13 Ebaluatzen dut, beraz, ikasten dute
Helburua:
Kalifikazioaz haratago, ebaluazioak eskaintzen dituen ikaskuntzarako aukeretaz arituko gara ikasleen begiradatik.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Ordua: 09:30
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: elebidun
150
plaza
TKNIKA
on-line
13 Ze garrantzitsua den entzutea!
Helburua:
Entzuteak eta arakatzeak taldeen funtzionamendu egokian duten garrantzia lantzeko tartea izango da, Eugenio Ibarzabalek gidatua.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako ikaskuntza koordinatzaileentzat.
Ordua: 09:00
Iraupena: aurrez-aurreko 4 ordu
Hizkuntza: euskara
30
plaza
TKNIKA

13 Ekintzailetza esperientziak partekatuz
Helburua:
Egunerokoan Ethazi ereduan ekintzailetza lantzeko sortzen zaizkigun kezkak konpontzeko esperientzia bitxiak ikusiko ditugu.
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Ordua: 12:00
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: elebidun
150
plaza
TKNIKA
on-line
14 Ethazi eredua aberasten – Inspirazio txokoa
Helburua:
Hainbat ikastetxeetako irakasleek Ethazi eredua aberasten duten hainbat esperientzia eta asmo partekatuko dituzte:
* IDU gelak
* Gamifikazioa
* Teknologia gizarte zerbitzuetako zikloetan
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Ordua: 09:30
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: euskara*
150
plaza
TKNIKA
on-line
14 Balioak – Dastatzeko menua
Helburua:
Dastatu nahi duzu Balioak 4.0 proiektuan lantzen duguna? Egosten ari dena usaindu ezazu: Zertan datza Balioak 4.0 proiektua? Zein da FP Euskadin proposatzen den ibilbidea? Zer egin dezakegu balioak ere gure zikloetan lantzeko?
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Ordua: 12:00
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: elebidun
150
plaza
TKNIKA
on-line
15 Zeharkako gaitasunak ebaluatzea eta dinamizatzea
Helburua: Ez da gauza bera konpromisoaren/inplikazioaren eskumena zer den jakitea edo abian jartzeko gai izatea. Era berean, ez da gauza bera ikasleek konpromisoa hartzen duten edo inplikatuta dauden jakitea edo gaitasunaren entrenamendua eragiteko gai izatea. Saio honetan zeharkako gaitasunak nola ebaluatu eta dinamizatu erakutsiko dugu.
Norentzat:
Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Ordua: 09:30
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: elebidun
150 plaza TKNIKA
on-line
15 Ethazi eredua: balioak lantzeko testuingurua
Helburua: FP Euskadiko ikaskuntza-ereduak testuinguru ezinhobea eskaintzen du balioen prestakuntza ere lantzeko. Ezagutu nahi al duzu zergatik?
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Ordua: 12:00
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: euskara
150 plaza TKNIKA
on-line

* Ikastetxeetako ikaskuntza esperientziak edo adibideak elebidunak izango dira.