Errealitate Areagotua ikasgelan nola aplikatu

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Errealitate Areagotua, mundu errealeko objektuak birtualki sortutako beste batzuekin konbinatzeko aukera ematen duen teknologia da. Horrela, gure ikusizko esperientzia aberastuko dugu komunikazioaren kalitatea hobetuz.

Orain argitaratzen ditugun materialek irakasleei errealitate areagotuaren edukiak, bere ikasleekin, sortzen lagunduko diete, aurkezten ditugun bi unitate didaktikoak erabiliz. Animazioko softwarea (Unity) erabiltzeko animatu diren irakasleek, aplikazio landuagoak garatzeko, Mantentze lanari aplikatutako Errealitate Areagotuaren gida aurkituko dute.

Materialak esteka honetan daude eskuragarri.

Erlazionatutako proiektua

Ingurune Birtualak