Erasmus+ mugikortasun bidaia Alemaniara: Fabrikazio aditiboa eta Konpositeak

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Irailean Erasmus+ mugikortasun bidaia egin dugu Alemaniara 3D inpresioa eta konpositeak aztergai genituelarik. Munich eta Stuttgart inguruko zenbait enpresa eta ikastetxe bisitatu ditugu, beraien lan ildoak aztertu, esperientziak elkarbanatu eta kolaborazio puntuak aztertu. Hona hemen aipatzekoak diren zenbait gauza:

EOS (www.eos.info) : Fabrikazio aditiborako makinak fabrikatzen dituzte, plastiko eta metalezko fabrikazio aditiboa. Hautsezko ohe teknologia erabiltzen dute eta Direct Metal Laser Sintering DMLS arloan liderrak dira. Municheko gunea bisitatu genuen eta beraien makina desberdinak eta aplikazio desberdinak erakutsi zizkiguten. Hezkuntzara bideratuta Academia izeneko programa interesgarria dute, prezio bereziekin, eta formakuntza ere eskeintzen dute.

     

 

STRATASYS (www.stratasys.com ): Fabrikazio aditibozko makinen mundu mailako lider dira, FDM teknologian, eta Europan Baden-Baden ondoan duten instalazioak bisitatu genituen. Bertan showroom-eko aplikazioetaz aritu ginen baina interesgarriena beraien lan ildoak eta datozen tendentziak ezagutzea izan zen. Hiru lan ildo nagusi dituzte:

  • RP (Rapid Prototyping) arloan liderrak izaten jarraitu, FDM makinekin (metalean ere sartu nahi dute)

  • Tooling : moldeetarako eta fabrikaziorako lan-tresnak

 

  • End-use parts: fabrikazio aditiboa produkzioan integratu, pieza funtzionalak fabrikatu, eta serieak egiteko aukera aztertu

Bideoa HEMEN

Bisitan baita ere formakuntza arduradunarekin egon ginen, orain dela gutxi Stratasys eta Euskadiko LHko Hezkuntza sailak sinatu berri duten akordioaren inguruan eman beharreko pausuak zehazten.

 

COMPOSITES-EUROPE 2017 feria ( www.composites-europe.com )

Urtero Alemanian ospatzen den feria, material konpositeen inguruan azken berrikuntza teknologikoak eta aplikazioak: materialak, fabrikazio prozesuak, lightweight aplikazioak automozioan, aeronautikan, ontzi eraikuntzan, haize energian eta eraikuntzan, besteak beste.

Materialen atalean, Karbono zuntzezko aplikazioak nagusi ziren, batez ere automozioan, kiroletan, eta aeronautikan, baina baita ere eraikuntzan; ziklo azkarretako prepreg, termoplastikoak, …

Biokonpositeak batez ere eraikuntzara enfokatuta, eta automoziora ere.

Fabrikazio prozesuetan Fagor Arrasate, Krauss Maffei, Rucks, Engel-ek,… ziklo azkarrak eta serie luzeak egiteko prentsak eta makinak aurkezten zituzten SMC, RTM, HP-RTM, GMT, D-LFT Termoformatua, … konposite termoegonkor eta termoplastikoekin lan egiteko. Termoplastikoen erabilera hazkuntza ere nabaria izango dela nabaritzen zen, automozioan batez ere.

Neurketak eta kalitate kontrolerako enpresen artean Hexagon zegoen, laserrarekin irudiak jaso eta fibren orientazioak eta akatsak aztertzeko makina aurkezten.

      

 

BAYREUTH UNIBERTSITATEA – FRAUNHOFER IPA

Konpositeen Green factory eta fabrikazio aditiborako aplikazio zentroa bisitatzen egon ginen (www.regenerative-produktion.fraunhofer.de ). 2004ean sortutako unitatea da eta proiektu aplikatuetan lan egiten dute, garrantzi handia emanez fabrikazio aditiboari  eta remanufakturari, piezen konponketari. Tailerreko makinetan energien kostuak neurtzen eta kontrolatzen zituzten, hauek txikitzeko eta optimizatzeko helburuarekin.

 

 

UNTERNEHMERTUM Centro para la innovación y la creación de empresas de la TUM (Technical University of Munich): ekintzailetasuna bultzatzeko eta enpresen sorreran laguntzeko zentro bat da, erabiltzaile gehienak unibertsitateko ikasle ohiak dira, eta kontzeptuak eta ideiak garatzen dituzte BMW, Miële, … bezalako enpresa garrantzitsuen finantzazioaren bitartez. Bertan 1500 m2tako  MAKER-SPACE bat dute ekintzaileek beraien proiektuak garatzeko eta ideiak prototipotan gauzatzeko. Tailerran zona desberdinak dituzte eta bertan  ekipamendu desberdinak dituzte: kostu baxuko 3D inpresorak, EOS inpresora profesional bat, laser bidez moztu eta grabatu ahal izateko makinak, biniloak mozteko makinak, kostu baxuko eskanerrak, metala eta lantzeko makinak, zirkuitu elektronikoak diseinatzeko eta inprimatzeko makinak, … Formakuntza ere eskeintzen dute.

 

Argazki gehiago hemen

 

BMW DINGOLFING

Bidaia bukatzeko BMWren Dingolfing fabrikazio planta bisitatu genuen. Margoketa, estanpazioa, muntaketa eta inspekzio tailerrak bisitatu genituen, eta bertan egunero 1600 auto inguru montatzen dira, BMW 3, 4, 5, 6 eta 7 serietakoak.