EOP (Ethazi Hasierako Prestakuntza) martxan

 In Ikaskuntzak eta etekin handia

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Aurten ere EOP (Ethazi Hasierako Prestakuntza) ikastaroei hasiera eman diegu. Euskadiko LHko ikaskuntza-ereduan esperientziarik ez duten lanbide-heziketako irakasleei zuzendutako formakuntzak dira. Guztira 188 irakasle matrikulatuta daude. Prestakuntza aldi berean ematen da Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, eta urtarrilaren amaierara arte iraungo du. Ikasturte honetako egoera berezia izanda ere, irakasleak ilusioz eta ikasteko gogoz etorri dira prestakuntzara. Otsaila eta maiatza bitartean bigarren edizioa izango da eta beste 5 talde jarriko dira martxan EOPrekin.

3 lurralde, 10 talde, 70 prestakuntza-ordu, 188 irakasle eta, garrantzitsuena, helburu komun bat: gaitasun berriak garatzea LHEuskadi ikaskuntza-eredua ezartzen hasteko.

Erlazionatutako proiektua

ETHAZI