EAEko LHko irakasleegoaren formakuntza material konposatuetan
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Aurreko astean EAEko Lanbide Heziketako lau ikastetxe desberdinetako, automozio eta fabrikazio mekaniko zikloetako irakasle talde bat Tknikan egon zen konpositeen inguruko formakuntza jasotzen.
Ikastaroan hasieran atal teorikoa landu zen, konposite edo material konposatuen natura, ezaugarri teknikoak, fabrikazio prozesu desberdinak, …
Ondoren tailerrean praktika desberdinak burutu ziren beira zuntzez eta karbono zuntzez indartutako plastikoen fabrikazio prozesu desberdinak sakontasunez ezagutzeko eta praktikatzeko, ala nola, eskuzko laminazioa, infusioa eta tenperatura baxuko prepreg-a. Baita ere beste gai batzu aztertu ziren, moldeen prestaketa eta fabrikazioa, itsasgarri estrukturalak, …