Droneen Mantenu Elektronikoa ikastaroa abian da

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Iragan asteazkenean, Martxoak 20; Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzak antolaturiko “Droneen Mantenu Elektronikoa” martxan jarri zen Eibarko Armeria Eskola LHIIn.

Aireko droneen arloak azken urteetan izandako bultzada ikusirik aurreikus daiteke droneen mantenuaren alorrak garrantzia handia hartuko duela etorkizunera begira. Hori dela eta, Lanbide Heziketako irakasleei arlo honetan formatzeko aukera eskaintzea, beharrezkotzat jo da; “Droneak Lanbide Heziketan Txertatzea” proiektuaren baitan.

Helburu horrekin, urte luzez droneekin lanean diharduen Sqadrones enpresako Fernando Linares ari da eskaintzen ikastaroa. Droneen sektorearen ikuspegi orokor eta zehatza eskaintzeaz gain, droneen mantenu profesionalerako beharrezko diren ezagutza teknikoak landu direlarik apirilaren 8rarte iraungo duen ikastaroan.