Donostiako Arkitektura Unibertsitatearekin elkarlanean

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

EAGI Lanbide Hezitako Eraikin Adimenduen Garapen Iraunkorra ikastetxeak Donostiako Arkitektura Unibertsitatearen arteko elkalanaren ondorioz Zubiak Eraikiz proiektua jartzen da martxan. Bertan hainbat ekintza garatu zituzten iaz, hala nola:

  • Arkitektura ikasleek passivhaus estandarraren inguruko sarreratxo hitzaldia jaso zuten EAGI-n eta ondoren hau kontuan izanik Arkitektura Eskolako Eraikuntza ikasgaiaren barruan EAGI ikastetxerako enpresa-haztegi  eraikin bat diseinatu zuten. Diseinu guztien artean egokiena aukeratu zen eta hurrengo urtean eraikitzeko.

  • Arkitektura eskolako ikasleek pladur eta adreiluzko fabrika tailer batzuk egin zituzten EAGI-n, non irakasle lanetan gure ikasleak izan zituzten.

Aurtengoan aurrera jarraitzen du Zubiak Eraikiz proiektuak, honako hauek izanik ekintzak:

  • Iaz arkitektura ikasleek diseinatutako proiektua eraikitzen ari dira.
  • Apirilak 12-an EAGI ikastetxeak passivhaus estandarraren inguruko hitzaldia emango du Arkitektura Eskolan eraikuntza ikasgaiko 3. mailako ikasleei.
  • Maiatzak 3an eraikuntza tailerra arkitektura ikasleekin antolatuko da EAGI-n.

 

 

Lanbide Heziketako Bidasoa ikastetxeko irakaslea den Jon Arozenak, CADWORK programa aurkeztu zuen Apirilak 5 eta 6 Egurrezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinuan Unibertsitate Masterra barruan Donostiako Arkitektura Unibertsitatean.

Egurraren diseinuan, kalkuluan eta eraikuntzan prestatutako langile trebatuak beharko dituzte Eraikuntza berria, arkitektura ikasketak, kalkuluen ingeniaritza, aholkularitza eta eraikuntza enpresak. Master hau Arkitektura, Ingeniaritza eta Egurrezko eta Altzari Goi Mailako tituludunei zuzenduta dago.

Eusko Jaurlaritzak, UPV / EHUrekin elkarlanean, bertako egur-produktuen kalitate eta berrikuntza maila altuenak lortu nahi ditu. Master honen helburua da trebetasun handiko teknikariak prestatzea, berehalako behar horri erantzuteko; materialaren ezaugarriak ezagutzetik, egitura berrien diseinuan eta birgaitzetan esku hartzea sustatuz.

 

Erlazionatutako proiektua

TINY HOUSE (Smart Green Buildings)