“Blockchain FP Euskadi”-k ekintzailetza berritzailerako aukerak partekatzen ditu Araba Ekinen

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Blockchain

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Tknikako Urratsbat programak ekintzailetza babesteko antolatutako jardunaldien esparruan, ARABA EKIN programaren beste edizio bat egin zen martxoaren 10ean Arabako teknologia-parkeko BIC (Business Innovation Centre) zentroaren instalazioetan.

Jardunaldian, Tknika “Blockchain FP Euskadi” espezializazio-arloaren aurkezpena egin zitzaien bertaratutako ikasle ekintzaileei (gehienak familia tekniko eta sanitarioetakoak).

ArabaEkin-1

Saio atsegin eta parte-hartzaile batean, ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten proiektu horren lan-ildo nagusiak. Eduardo Aginako eta Rafa Balparda Urratsbat dinamizatzaileek eta Tknikako espezializazio-arloko kolaboratzaileek ekintzailetza, barne-ekintzailetza eta berrikuntza disruptiboko aukera ugari erakutsi zituzten, honako gai hauetan:

  • Aktiboen tokenizazioa.
  • Informazioaren trazabilitatea.
  • Datuen zibersegurtasuna.
  • Nodoak eta blockchain sareak.
  • Dokumentazioaren eta titulazioen ziurtagiri digitala.

Nola ez, bertaratuek kriptomonetak eta NFT (Non Fungible Token) mundu artistikoaren inguruko kezka agertu zuten.

Dani Alba Blockchain aditu eta Euskadiko LHko ikasle ohiaren laguntza ere izan zen. Danik dinamika bat garatu zuen eta, horri esker, bertaratutakoek Blockchain formatuko partaidetza-diploma eskuratu ahal izan zuten, QR barne. Teknologia honen aplikazio potentzialen zuzeneko erabilera kasu bat.

Horrelako jardunaldiekin, ekiteko aukera handiak ezagutarazi eta sentsibilizatu nahi dira, gizartearen eta merkatuaren arazoei aurre egiteko irtenbide teknikoak garatuz.

Erlazionatutako proiektua

BLOCKCHAIN FP Euskadi