Biki digitalak: Eraiki zure laborategi birtuala 2022-2023

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

“Eraiki zure Laborategi Birtuala”-ren 2. edizioari hasiera ematen diogu. Hemen uzten dizuet atzoko aurkezpenaren bideoa:

SIMUMATIK-ek eskeintzen dituen ezaugarrietatik abiatuta, erronka hau planteatzen dugu helburu hauekin:

  1. Ikastetxeetan dituzuen prozesu edo makinen biki digitala eraikitzea.
  2. Fisikoki ikastetxeetan oraindik existitzen ez diren makina edo prozesu berrien eredu birtuala eraikitzea. Behin eredu birtuala eraikita dagoenean, makina fisikoa muntatu daiteken aztertuko da.

Zer eskaintzen dugu?

  1. Formakuntza: Esperientzia pilotu honetan parte hartu nahi duzuen ikastetxeei formakuntza eskainiko zaizue.
  2. Aholkularitza eta laguntza: Ikasturte honetan aukeratutako ideia bakoitzarekin erronka bat aurrera eramango dugu, helburua: zuek aukeratutako prozesu industrialaren birtualizazioa.
  3. Behin eredu birtuala eraiki denean, makina edo prozesuaren biki digitala SIMUMATIK-eko komunitatean partekatzeko aukera izango duzue eta komunitate horren bitartez sortu diren ereduak erabili ahal izango dira. Aurkeztutako ideia guztiak sarituak izango dira.

Zer eskatzen dugu?

Birtualizatu nahi duzuen proiektuaren ideia TKNIKA-n aurkeztuko da eta TKNIKA eta SIMUMATIK-en artean baloratuak izango dira. Horretarako hurrengo formularioan agertzen diren galderak erantzun behar dira.

FORMULARIO

Formularioa aurkezteko epea: 

Ideiak goiko formularioaren bidez bidali behar dira, abenduaren 6 izango da azken eguna.