BALIOAK 4.0: Giza Eskubideei buruzko solasaldia.

 In Ikaskuntzak eta etekin handia

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

1948ko abenduaren 10ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuen. Ordutik, urtero, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Eguna ospatzen dugu. Euskadiko LHko ikastetxe askotan ere ospatzen dugu egun hau, balioak dituzten pertsonen eta profesionalen prestakuntzan laguntzen duten beste jarduera batzuen artean, Lanbide Heziketako VI. Euskal Planean jasotzen den bezala.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak hitzaurrea eta 30 artikulu ditu. Horietan, oinarrizko eskubide eta askatasun batzuk ezartzen dira, eta guztiok ditugu eskubide horiek, munduko edozein tokitan. Adierazpen honek gure eskubideak bermatzen ditu, gure nazionalitatea, bizilekua, generoa, jatorri etnikoa, erlijioa edo hizkuntza edozein izanda ere.

Berri honen bidez, BALIOAK 4.0 lan-lerrotik abenduaren 16rako (ostirala) prestatu dugun jardueraren berri eman nahi dizuegu. Jarduera balioak lantzen ari diren ikasleentzat pentsatuta badago ere, FP Euskadiko edozein irakaslek eman dezake izena eta bere ikasleekin jardueran parte hartu.

GAURKOTASUNARI ETA GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO SOLASALDIA ESTEBAN BELTRANEKIN. Giza Eskubideei buruz beti jakin nahi izan duzun guztia eta ez zarena inoiz galdetzera ausartu.

Qatarko mundiala, Melillako hesiko tragedia, mordaza legea, krisi klimatikoa, ziberjazarpena eta intimitatearen urraketa sareetan. Gaurkotasunari eta giza eskubideei buruz hitz egin nahi baduzu, ez galdu FP Euskadiko ikasle eta irakasle guztiei irekitako saio hau. Zure zain gaude!

Esteban Beltrán Amnistia Internationaleko Espainiako Ataleko zuzendaria da, eta giza eskubideen eta garapenaren irakaslea hainbat unibertsitatetan. Gainera, giza eskubideen ikerketa-misio ugaritan parte hartu du, eta gai honi buruzko hainbat liburu eta argitalpenen egilea da.

Data: abenduak 16, ostirala
Ordua: 10:00-11:00h
Hizkuntza: gaztelera
Nola: Online, hitzaldia baino egun batzuk lehenago partekatuko dugun estekaren bidez.
Izen-ematea: Zure ikastetxeko ikaskuntza-koordinatzailearen bidez, abenduaren 15a baino lehen.