Amaitu dira Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroak

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

“Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioa” osatzen duten ikastaroak pasa den ostiralean amaitu ziren.

Ikasturte honetan ere, eta sortutako ezagutza partekatu eta transferitu asmoz, Lanbide Heziketari aplikaturiko berrikuntzan oinarritutako Udako Ikastaroak kudeatu dira Tknikatik.

Hiru asteetan zehar espezialitate zein modalitate ezberdinetako ikastaroak eskaini dira, eta bertan, Euskal Herriko zein estatuko hainbat erkidegoetako pertsonek hartu dute parte. Balorazioa oso positiboa izan da, eta bertan irakasle arteko ikaskuntza eta experientzia partekatzeko aukera bikaina izan dute parte-hartzaileek.