Addimat-ek argitaratutako Eransketa bidezko WAAM piezaren fabrikazioaren Case Study-a
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Aurreko astean, ADDIMATen webgunean, 2021ean TKNIKAko WAAM lan-ildoaren barnean garatutako pieza baten “Case Study” bat argitaratu da. WAAM lan ildo hau FP-Euskadiren Fabrikazio Aditibo Metalikoaren espezializazio-arloan barnean kokatzen da eta bere helburu nagusia WAAM teknologiaren inguruko ezagutza lortu eta Lanbide Heziketa sisteman txertatzen laguntzea da. WAAM teknologia, eransketa bidezko prozesuen barruan, arku elektriko eta hari ekarpen bidez formatu ertain eta handiko pieza metalikoak egiteko prozesu egokia da eta erronka honen helburu nagusia tamaina ertaineko pieza bat aukeratu eta fabrikatzea izan da prozesuan parte-hartzen duten funtsezko alderdiak identifikatuz. Pieza hau, bereziki horrelako soluzioetarako ekoiztutako ADDILANeko V0.1 makinan egin da.
Informazio gehiago, esteka honetan: