5G laborategia

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Aurreko urtean “Komunikazioak eta hodei-konputazioa” proiektuaren barruan 5G lan-taldea sortu ondoren, aurten aurrerapauso garrantzitsu bat eman da Euskadiko lanbide heziketarako lehen 5G laborategiaren sorrerarekin. Laborategia, Tartanga LHIIko gela batean kokatua, Vicente Llanera (Somorrostro Ikastetxea) eta Mikel Juanes (Tartanga LHII) irakasleek zuzentzen dute (eta Aitor Iturriozek koordinatzen du) eta bere helburua telefonia mugikorreko belaunaldi berriarekin lotutako azken berrikuntzak atzematea eta teknologia honek Euskal Lanbide Heziketako lanbide-arloetan izan dezakeen eragina eta aplikazio-eremua aztertzea da. Gidatze autonomoa, Industrial Internet of Things (IIoT), bereizmen handiko ikus-entzunezko streaming-a, telemedikuntza… arlo horietan izango du eragin handiena 5G-ak, eta gure ikastetxeetatik datozen aldaketei erantzun egokia ematea da gure xedea.

Horretarako, telekomunikazio atalean, laborategiak estazio komertzialekin probak egiteko eta software eta hardware librean oinarritutako 5G estazioak garatzeko materiala du:

  • Amarisoft Callbox Mini
  • SDR Ettus USRP B210
  • Analog device Adalm Pluto
  • Router 5G Zyxel NR2101
  • Mikrotik Chateau 5G
  • Raspberry Pi 4 Model B
  • Raspberry Pi-rako 5G Shield-ak

Era berean, sentsore eta eragingailu propioak garatzen ari gara, Arduino plataformarekin bateragarriak diren mikrokontrolagailuak erabiliz. Sentsore horiek garatzeko erraztasunari esker, gure ikasleek sistema osoak landu eta eraiki ahal izango dituzte: oinarrizko magnitude fisikoak neurtu, 5G sare pribatuen bidez datuak bidali (NB-IoT protokoloa erabiliz) eta informazio hori hainbat analisi-plataforma erabiliz bistaratu. Sentsore horiek garatzeko materiala hau da:

  • Raspberry Pi 4 Model B
  • M5Stack plaka
  • M5Stack-erako NB-IoT Shield-ak
  • M5Stack-erako 700mAh bateria Shield-ak
  • M5Stack-erako tenperatura, hezetasuna eta presio Shield-ak
  • M5Stack-erako TVOC eta gas Shield-ak

Azkenik, laborategiak kalitate handiko multimedia-streamingak egiteko kit bat ere badu, eta kit hau etorkizuneko ibilgailu elektrikoen txapelketetan erabiliko da. Eskura dagoen ekipamenduaren zerrenda hau da:

  • UR75-500GL 5G Router industriala
  • Marshall-en Lipstick 3G HDSDI kamera
  • Kiloview-ren H.265/ H.264 SRT enkoder-a
  • H.265/H.264 3G deskodetzaile-txartela

Azpimarratzekoa da laborategiaren material guztia eta lantaldeak sortutako ezagutza eta material didaktiko guztiak ikasturte honen amaieran emango den 5G inguruko prestakuntza praktikoan erabiliko direla.

Informazio gehiago nahi izanez gero, adi egon Tknikako webgunera!

Erlazionatutako proiektua

Komunikazioak eta hodei-konputazioa