Laugarren industria-iraultzak LHko Ikastetxeak Adimena kudeatzen duten erakunde bihurtzea eskatzen du.

Ondorioz, ikusten dugu beharra dagoela arlo honetatik ikastetxe mota berri hori definitzeko, hauetan balioaren sorrera eta ikastetxeekiko pertinentzia sustatu erakunde osoari begira, ezagutzaren sorrera; teknologien, digitalizazioa, erabilera; barne eta kanpo-lankidetza sareak, ikastetxe mota berri horretan zuzendaritza-taldeek duten rola eta euren lana aurrera eramateko behar duten konpetentzien garapena.

Ikastetxeetako kudeaketa-ereduak aldatzea, antolamendu-egitura berrien bidez, erakunde adimendunak lortze aldera, egunerokoan aurre egin behar dioten konplexutasuna kudeatze aldera.

1 - Berrikuntzaren kudeaketa
Arlo honetan, LHko Ikastetxeetako berrikuntza aplikatua lantzen da Berrikuntza Errutinen bidez. Horretarako, eremu hauek lantzen dira: sentsibilizazioa, behaketa, proiektuen zorroa eta proiektuen ustiapena.
2 - Aldaketaren Kudeaketa
Eremu honetan, eredu pilotu bat lantzen dugu ikastetxeekin, ingurunearen behar aldakorrei aurrea hartzen dakiten erakunde adimendunak lortzeko.
3 - Etengabeko Hobekuntza
Esparru honetan Lean kulturan eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa aurreratuko eredu bat lantzen dugu, Lean tresnak emanez kudeaketa- sistema azkarrak ezartzen laguntzeko.
4 - Konfiantzaren kudeaketa
Eremu honetarako, landu egiten da nola kudeatu pertsonen eta lantaldeen konfiantza LH ikastetxeetan egin behar dituzten aldaketen aurrean; horretarako, askotariko atalak lantzen dira, adibidez, gogobetetzea, motibazioa, konpromisoa, arrakasta partekatua proiektu bateratu batean lan egiteko…
5 - Ezagutzaren kudeaketa
Eremu honetarako, LH ikastetxe batean ezagutza kudeatzeko aplikatuko den tratamendua aztertuko da; horretarako, ikuspegi estrategikoak, operatiboak eta lankidetzazkoak aplikatuko dira.
6 - Informazio eta komunikazioaren kudeaketa
Eremu honetarako, hainbat atal lantzen ditugu: Big Data, Adimen Lehiakorra, Prospektiba eta Zaintza Teknologiko Partekatua, besteak beste.
esquema-complejidad-eu
Horrela, alorretik, adimena kudeatzen duten erakundeak bultzatzen ditugu, ikuspegi disruptiboak dituzten eremuetan, berrikuntza-sistema bat eta aldaketa eta ziurgabetasuna kudeatuko duten antolaketa-eredu eta -egitura berriak lortzeko.
lineas-de-trabajo-complejidad-eu

Azkeneko albisteak