Tknikako Lanbide Heziketaren eremuan, ingurune estrategikoetan aplikatutako Berrikuntza Arloaren helburua da enpresa-sarean berrikuntza bultzatzea, aldaketa eta transformazioa sendotzeko gaitasun eta jarrerak garatuz, berrikuntzaren eta ekintzaile-ekimenaren bitartez eta enpresak ikasketa-prozesuaren parte izanez.
Ingurune oso aurreratuei erantzutera zuzendutako ekintzak sustatzeko programak ezarri ditugu. TKgunen, gure produkzio-sarearen ingurune estrategikoetan berrikuntza-proiektuak garatzen dituen programan, bi norabideko transferentzia garatzen duten programak garatzen ditugu, enpresen berrikuntza-beharrei erantzuteko eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuen bidez, batez ere enpresa txiki eta ertainen – ETEak – esparruan.
Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleen ezagutza eguneratzeko, lankidetza proiektuak garatzen ditugu inguruko ETEekin, berauen berrikuntza bultzatzeko ikastetxe sarearen ezagutzak, baliabideak eta instalazioak eskainiz.
www.tkgune.eus
Enpresak sortzen laguntzeko eskaintzak: aholkularitza integraleko zerbitzua, ekipatutako bulegoak eta proiektuak hala eskatzen badu, beste instalazio batzuk erabiltzeko aukera; ikastetxeko tailerrak, etab.
https://ekingune.tknika.eus/program/urratsbat/
Ekimen honen bidez, komunitate bat sortu nahi da, Urratsbat programaren 10 urtetik gorako historian zehar sortu diren enpresei zerbitzuak eskainiz: networking-a erraztea; enpresen kolektiboaren “ikusgaitasuna” lantzea; informazioa, prestakuntza eta aholkularitza; enpresa-proiektuak indartzea (enpresak garatzea); marketplace bat abian jartzea, etab.
https://urratsbatsarea.eus/
Urratsbat programa garatzeko zenbait eduki lantzen dituen prestakuntza. Dinamizatzaileari zuzendua bere lana modu egokian garatzeko behar diren gaitasunak eskuratzeko. 10 urtetik gora metatutako esperientziatik abiatzen den diseinuari eta pertsona ekintzaileari laguntzeaz arduratutako irakasleen gaitasunak garatzeko premiei erantzuten die.