Euskadik giza hazkunde jasangarriaren alde egin nahi du. Hazkunde horretan, gizartea, ingurumena, kultura eta ekonomia ez daude bereizita, elkarrekin konektatuta baizik. Ingurumen-alderdien, gizarte-alderdien eta alderdi ekonomikoen artean bizi-kalitate hobea lortzeko oreka bilatuko duen etorkizun batean pentsatzeko paradigma da jasangarritasuna.

Lanbide Heziketak funtsezko zeregina betetzen du giza garapen jasangarri horretan, eta, dauden baliabideen erabilera eraginkorrean oinarritutako produkzio-eredu baten esparruan, era zabal eta integratuan egikarituko da, geure eta etorkizuneko belaunaldien onurarako eraiki behar dugun ekonomia jasangarriaren euskarri gisa.

Giza  garapen  iraunkorra  LHn

Tknikan, Giza Garapen Jasangarriaren alde argi eta garbi egingo duten lan-eremuak sortzeko lanean ari gara, eta Lanbide Heziketaren arloetatik abiatuta, mundu osoan 2015. urtetik hasita 2030erako ezarri diren garapen jasangarriaren 17 helburuak lortzeko ahaleginak egiten ari gara.

Garapen iraunkorreko helburuak

1-fin-de-la-pobreza

1. Pobreziaren amaiera

2-hambre-cero

2. Goserik ez

3-salud-y-bienestar

3. Osasuna eta ongizatea

4-educacion

4. Kalitatezko hezkuntza

5-igualdad-de-genero

5. Genero berdintasuna

6-agua-limpia

6. Ur garbia eta saneamendua

7-energia-asequible

7. Arrazoizko energia eta ez-kutsagarria

8-trabajo-decente

8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

9-industria

9. Industria, berrikuntza eta azpiegiturak

10-reduccion-de-las-desigualdades

10. Desberdintasunen murriztea

11-ciudades-sostenibles

11. Hiri eta komunitateak iraunkorrak

12-produccion-y-consumo

12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

13-accion-por-el-planeta

13. Klimagatiko akzioa

14-vida-submarina

14. Urpeko bizitza

15-vida-de-ecosistemas

15. Lurreko ekosistemen bizitza

16-paz

16. Bakea, justizia eta erakunde sendoak

17-alianzas

17. Helburuak lortzeko aliantzak

Horrela lan egiten dugu alor honetatik, lan sare kolaboratiboen bidez, Euskadiko LHko Ikerketa eta Aplikatutako Berrikuntza Sistema bat garatzeko.

Euskadiko LHko Ikerketa eta Aplikatutako Berrikuntza Sistema

1 - EUSKADIKO ESPEZIALIZAZIO ADIMENDUNEKO ESTRATEGIA. EUSKO JAURLARITZA.

Lanbide heziketak zentzua du Eusko Jaurlaritzaren politikekin eta espezializazio adimendunaren barruan ezartzen diren lehentasunekin lerrokatzen delako. Horretarako, Tknikak, politika horiek zaintzeaz eta ezagutzeaz gain, aplikatu egiten ditu landu behar diren proiektuak lehenestean.

Euskadiko lanbide heziketa funtsezko eta aitortutako eragilea da zenbait esparrutan (enpresak, Jaurlaritza, estamentu europarrak…) eta, Tknikak ordezkatuta, Euskadiko lanbide heziketak berrikuntza-politikak konfiguratzeko eta hedatzeko ekimenetan hartzen du parte.

2 - SARE-NODOAK

Ezaupideak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-ehunaren egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzea da Lanbide Heziketak aurre egin behar dien funtsezko erronketako bat. Horiek Lanbide Heziketan txertatzeko ahalmenaren eta, batez ere, abiaduraren esku egongo da, neurri handi batean, gizarteari eskaintzen diogun zerbitzuaren erabilgarritasuna eta kalitatea.

Lanbide Heziketa egokitzeko lan horrek arina eta malgua izan behar du. Asmo horrekin sortu dira ZAINTZA NODOAK. Ikastetxe espezializatuen sareak, gai baten inguruan bilduak, Euskal Lanbide Heziketako Berrikuntza Sistema bideratzeko helburuarekin honako hauen bidez:

  1. Berrikuntza-estrategiak aztertzea eta Lanbide Heziketako Ikastetxeen Sarera hedatzea.
  2. Zaintza teknologikoa. Hainbat eragilerekin kontrastatzea: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearekin, trakzio-enpresekin, nazioarteko eragileekin…
  3. Ondorioak ateratzea eta ekimenei lehentasuna ematea.
  4. Proiektuak sustatzea, horrela ezarriko baititugu enpresen beharrei aurrea hartzeko aukera emango diguten Lanbide Heziketa Berrikuntza Sistemaren jarduteko ildoak.

Gaur egun martxan dauden ZAINTZA NODOAK hurrengoak dira:

  1. Fabrikazio aurreratua.
  2. Robotika autonomoa
  3. Fabrika digital eta konektatua.
  4. Energia.
  5. Biozientziak
  6. Osasuna

Dokumentua deskargatu

3 - IKASTETXE PROIEKTUAK

Ikastetxeek proiektuak garatzeko duten gaitasuna eta esperientzia eta beren inguruneaz duten ezagutza oinarri hartuta, beren inguruneari eta berrikuntza-premiei erantzuteko proiektuak garatzen ditugu.

Tknikatik ikastetxeetan garatu behar diren proiektuak hautatzen parte hartzen dugu, eta horien jarraipenaz arduratzen gara, eta horietan guztietan transferentzia-helburuak bermatzeaz. Ikastetxeetatik, urtero garatu behar diren proiektuak proposatzeaz gain, horiek gauzatzeaz eta hedatzeaz arduratzen dira.

Hauek dira gaur egun ikastetxeetatik garatzen diren proiektuak:

Dokumentua deskargatu

4 - ESPEZIALIZAZIO-ARLOAK

Eusko Jaurlaritzaren politiken lehentasun diren sortzen ari diren arloetan ezagutza eta trebakuntza sortzeko proiektuak garatzen ditugu.

Horrela, gure lanbide heziketako ikastetxeek enpresekin lankidetzan aritu ahal izateko behar duten ezagutza errazten dugu, euskal ekoizpen-sarearen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuna emanez.

5 - INGURUNE ESTRATEGIKOAK: TKGUNE

Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleen ezagutza eguneratzeko, lankidetza proiektuak garatzen ditugu inguruko ETEekin, berauen berrikuntza bultzatzeko ikastetxe sarearen ezagutzak, baliabideak eta instalazioak eskainiz.

www.tkgune.eus

Lan ildo hauekin:

1 - Nekazaritza Elikadura Iraunkorra eta Itsas Ingurune Naturala

LANBIDE ARLOAK

  • NEKAZARITZA
  • ITSAS ARRANTZA
  • ELIKADURA INDUSTRIA
  • ENERGIA ETA URA
  • OSTALARITZA ETA TURISMOA
  • FISIKO ETA KIROL JARDUERAK

PROIEKTUAK

  • ELIKADURA BERRIKUNTZAKO LABORATEGIA
  • TELEDETEKZIOA
  • DRONEAK
  • INGURUMEN AZTARNA
  • ELIKADURA
  • EKONOMIA ZIRKULARRA
  • DRONEN APLIKAZIOA NEKASARITZAN

LAN SAREAK

Lanbide Heziketan aplikatutako bioekonomia-sarea

2 - Eraikuntza Adimenduna eta Eraikuntza Iraunkorra

LANBIDE ARLOAK

  • ZURA ETA ALTZARIGINTZA
  • ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILA
  • ERAIKUNTZA
  • ENERGIA ETA URA

PROIEKTUAK

  • BIM
  • ERAIKUNTZA IRAUNKORRA
  • INGURUMEN ADIERAZPENAK
  • ENERGIA ERAGINKORTASUNA
  • DRONEAK

LAN SAREAK

SMART GREEN BUILDINGS PLATAFORMA-IRAUNKOR TASUN ADIMENDUNA

3 - Osasuna eta Ingurumen Iraunkortasuna Biozientziak

LANBIDE ARLOAK

  • KIMIKA
  • OSASUNA
  • KULTURA ZERBITZUAK ETA KOMUNITATEARENTZAKO ZERBITZUAK
  • SEGURTASUNA ETA INGURUMENA
  • NORBERAREN IRUDIA
  • EHUNGINTZA ETA JANTZIGINTZA
  • FISIKO ETA KIROL JARDUERAK

PROIEKTUAK

  • BIOTEKNOLOGIA
  • ELIKAGAI BERRIAK
  • EHUNGINTZA IRAUNKORRA
  • ZAHARTZE OSASUNGARRIA
  • BIOLOGIA ZELULARRA
  • BIOLOGIA MOLEKULARRA

LAN SAREAK

BIO NODOA

4 - Lanbide Heziketan aplikatutako Bioekonomia Sarea

Lanbide Heziketan aplikatutako Bioekonomia Sarea; prestakuntzako, berrikuntza aplikatuko eta ikerketako jardueren barruan produktu eta zerbitzuen lorpena sustatuko du, balio ekonomikoa sortuko du eta, oinarrizko elementu gisa, jatorri biologikoko baliabideak erabiliko ditu era eraginkor eta jasangarrian.

5 - Smart-Green Buildings-Adimendun Jasangarritasunaren aldeko Plataforma

Lanbide Heziketan aplikatutako Smart-Green Buildings-Adimendun Jasangarritasunaren aldeko Plataforma. Familia-arlo guztien artean (Eraikuntza, Zurgintza eta Altzarigintza, Energia eta Ingurumen Osasuna, Gizarte eta kultura zerbitzuak eraikin adimendun eta jasangarriei dagokienez) erlazionatzeko eta jakintza eta esperientziak elkartrukatzeko diziplina anitzeko foroa.

6 - Bio Nodoa

Ezaupideak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-ehunaren egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzea da Lanbide Heziketak aurre egin behar dien funtsezko erronketako bat. Horiek Lanbide Heziketan txertatzeko ahalmenaren eta, batez ere, abiaduraren esku egongo da, neurri handi batean, gizarteari eskaintzen diogun zerbitzuaren erabilgarritasuna eta kalitatea.

Lanbide Heziketa egokitzeko lan horrek arina eta malgua izan behar du. Asmo horrekin sortu dira ZAINTZA NODOAK. Ikastetxe espezializatuen sareak, gai baten inguruan bilduak, Euskal Lanbide Heziketako Berrikuntza Sistema bideratzeko helburuarekin honako hauen bidez:

  1. Berrikuntza-estrategiak aztertzea eta Lanbide Heziketako Ikastetxeen Sarera hedatzea.
  2. Zaintza teknologikoa. Hainbat eragilerekin kontrastatzea: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearekin, trakzio-enpresekin, nazioarteko eragileekin…
  3. Ondorioak ateratzea eta ekimenei lehentasuna ematea.
  4. Proiektuak sustatzea, horrela ezarriko baititugu enpresen beharrei aurrea hartzeko aukera emango diguten Lanbide Heziketa Berrikuntza Sistemaren jarduteko ildoak.

Gaur egun martxan dauden ZAINTZA NODOAK hurrengoak dira:

  1. Fabrikazio aurreratua.
  2. Robotika autonomoa
  3. Fabrika digital eta konektatua.
  4. Energia.
  5. Biozientziak
  6. Osasuna
7 - LHko IKASTETXEEN BERRIKUNTZA-PROIEKTUAK

Ikastetxeek proiektuak garatzeko duten gaitasuna eta esperientzia eta beren inguruneaz duten ezagutza oinarri hartuta, beren inguruneari eta berrikuntza-premiei erantzuteko proiektuak garatzen ditugu.

Tknikatik ikastetxeetan garatu behar diren proiektuak hautatzen parte hartzen dugu, eta horien jarraipenaz arduratzen gara, eta horietan guztietan transferentzia-helburuak bermatzeaz. Ikastetxeetatik, urtero garatu behar diren proiektuak proposatzeaz gain, horiek gauzatzeaz eta hedatzeaz arduratzen dira:
Hauek dira gaur egun ikastetxeetatik garatzen diren proiektuak

Dokumentua deskargatu.

Azkeneko albisteak