VR2020 TKNIKAn: eremu birtualean lankidetzan.

 In AREAS / INTERNATIONALISATION IN THE FIELD OF VOCATIONAL, Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Errealitate Birtuala (EB) eta Extended Reality-ri (ER) dagozkion hainbat teknologia Lanbide Heziketan txertatzeak izan ditzakeen abantailen garrantzia azpimarratzeko, Urriaren hasieran Donostian egin zen 2. proiektu bilerak Norvegiako eta Finlandiako kideak ekarri zituen gurera.

Egun hauetan, Errealitate Birtualak LH-ko ikasleetan izan dezakeen erabilera praktikoa nabarmendu da egindako ekintza desberdinen bitartez. Arloari lotutako enpresa eta zentro desberdinen aurkezpen eta bisitak baliatuta, EB-ren  aplikazio praktikoak ikusteko eta probatzeko aukera izan zuten partehartzaileek, Tknikako Eremu Birtualen espazioan eta CIFP USURBIL LHII.

Errealitate birtual eta areagotu teknologiak erabilita besteak beste, administrazioan, soldaduran, helduen zaintzan, industrian eta beste hainbat arlotan eskain ditzaketen abantailak ikusteko aukera izan zuten partehartzaileek,  ondoren haien inguruan eztabaidatzeko.


Meta-ren protobertso teknologia erabilita, WorkroomsVR zehazki, partaideek aipatutako metabertsora konektatzeko aukera izan zuten HMD (Head Mounted Displays) Quest 2 gailuen bidez. Honek aukera eman zuen EB-k bideokonferentziei eman diezaieken pertsonalizazio eta egokitzapen maila gehigarria ikusteko. Modu honetan, Usurbilgo ikasleek egin zuten bilera birtualean denboraren kudeaketa eta erabakiak hartzea eraginkorragoak izan ziren. Bestalde, Microsoft Hololens2-an oinarritutako EM (Errealitate Mixtoa) sistemak eta Innovaeren aplikazio desberdinek erakutsi zuten  zer abantaila dituen teknologia honek ikasleentzat, lan desberdinetan gidaritza eta laguntza eskaintzen baidute  egoera erreal baten aurrean hurrengo pausua zein den esan eta denbora errealean makina edo erremintaren egoera adierazita.


Alor hauetan elkarlanean aritzeko eremuak identifikatu dira eta haiek zehaztu asmoz, Finlandian izango da hurrengo bilera martxoan.

Erlazionatutako proiektua

VR2020