VIII. IKASENPRESA AZOKA, EIBARREN

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Datorren otsailaren 14an, VIII. Ikasenpresa Azoka egingo da Eibarren. 10:00etatik 13:00etara, Euskadiko lanbide-heziketako ikasleek ikasturte honetan sortutako eskola-enpresak ezagutzeko aukera izango dute erakusketara joaten direnek.

Zehazki, 376 Ikasenpresek hartuko dute parte, eta baita antolaketan laguntzen duen Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxeko 2 Ikasenpresek ere. Beraz, berretsi egin da parte-hartzearen goranzko joera. Izan ere, 317 Ikasenpresek hartu zuten parte aurreko ikasturtean.

Bestalde, aurtengo edizioan, 2.000 ikaslek jarriko dituzte ikusgai beren produktu eta zerbitzuak, goiz horretan Untzaga Plaza beteko duten 3 karpetan.

Zer da Ikasenpresa?
Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.

Helburuak
Ikasenpresa bat sortzea, ikaslegoa ekintzaile izateak zer suposatzen duen ikasteko.
Ikaslegoaren konpetentziak garatzea profesional on-enpleagarri eta pertsona aktiboak izateko eta ekintzaileak edo euren lantokietan ekintzaile izateko.
Ikaslegoa autoenplegua beste aukera on bat dela jabetzeko sentsibilizatzea.

Zer egiten da?
Ikasleek enpresa txiki bat muntatuko dute ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak egingo dituzte (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa, eta abar). Produktu errealak izango dira, beraiek egindakoak edo merkaturatutakoak.

Ikasturtearen barruan, ikasleek biltzar batean parte har dezakete. Bertan, beren negozio-ideiak azaltzeaz gain, hainbat tailerretan parte hartzen dute.

 

 

Erlazionatutako proiektua

Ikasenpresa