VII IKASENPRESA AZOKA

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: EspaΓ±ol

Datorren otsailaren 1ean, 10:30etatik 13:30etara, VII Ikasenpresa Azoka ospatuko da Eibar-ko Unzaga Plaza eta Txantxa Zelai-n.

Ikasenpresa Kultura Ekintzailearen Sustapen programan partehartzen duen ikaslegoak, programan landuriko zerbitzu edo produktuak aurkeztu eta salmentan jartzeko aukera izatea da azoka honen helburua.

Bertan, metodologΓ­a honekin lan egiten duten 78 ikastetxeetako 317 Ikasenpresak parte hartuko dute, eta 1700 ikasle baino gehiago etorriko dira Eibar-era beraien stand-ak jartzera.

Eskeiniko dituzten produktu eta zerbitzuak era ezberdinetakoak dira:

3D Inprimaketa, Hostalatzaritza, Aplikazioak, Bideojokuak, Industria Prototipoak, Ileapaindegi eta Estetika, Zurgintza, Bitxigintza, Formakuntza, Gizarte Harretak, Turismoa, Artisau-kosmetika, Gizarte proiektuak, e.a.