Urpekarien grabazioak uretako dronea erabiliz
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Zenbait hilabetez proba ezberdinak egiten ibili ostean, BlueRov2 dronea erabiliz urpekarien lana gainbegiratzea lortu da. Uretako dronearen bitartez lorturiko irudietan ikus daiteke, nola burutzen dituzten urazpiko jarduerak urpekariek; eta antzerako aplikazioetarako droneen erabilera baliagarria izan daitekeela agerian geratzen da.
Ikuskapen lan hau egiteko zenbait aldagai hartu behar izan dira kontutan; besteak beste, dronearen zehaztasuna eta oreka, uraren gardentasuna eta itsas korronteak.