Uretako droneen aplikazioen inguruko azterketa

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Don Bosco LHII-ko Elektronika mintegiko irakasle taldean, uretako droneen aplikazioak aztertzen ari dira ikasturte hasieratik. Proiektu hau Tknikatik koordinaturiko “droneen aplikazioak” proiektuaren barnean kokatzen da.

Hasiera honetan teknologiarekin harremanetan jarri eta ur-sektoreko agente desberdinen artean (LH eskolak eta enpresak) sare bat sortzeari eman zaio lehentasuna. Egiteko honetan, hainbat izan dira bisitaturiko agenteak; ondorio aberasgarriak ateratzeko aukera izan delarik, bai uretako droneei buruzko ezagutzarekin lotuta, baita gaur egun lantzen diren aplikazioei eta horien inguruko esperientziei dagokienez ere.

Horren adibide, berriki Azti-Tecnaliarekin izandako bilera, non lehen eskutik elkartrukatu ahal izan zen uretako droneei buruzko ezagutza eta euren esperientziak jaso.

Informazio zabalagoa

Erlazionatutako proiektua

Droneen Aplikazioak (BUKATUTA)