Txileko FACED-UCSH eta FIDE-rekin lankidetza-hitzarmena
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Universidad Católica Silva Henríquez-eko Hezkuntza Fakultateko (FACED-UCSH) Dekana Marisol Álvarez Cisternas eta Federación de Instituciones de Educación Particular de Chile-ko (FIDE) Presidente Nazional Claudio Bobadillaren bisita jaso dugu egun hauetan.
Tknikan eta beste hainbat eskoletan egongo dira aste honetan zehar. Erakunde bakoitzarekin lankidetza hitzarmena sinatzeko ere balio izan du bisitak.
FACED-UCSH-eko Marisol Alvarez Cisterna eta Tknikako Zuzendari Exekutibo Iñaki Mujika Aizpuruak, besteak beste, FACED-UCSH-eko ikasle eta irakasleentzat hemen lehen esperientzia bat jasotzen duen lankidetza hitzarmena sinatu dute.
Bere aldetik, FIDE-ko Claudio Bobadillak, helburu nagusitzat Tknikako kalitatea kudeatzeko sistemaren transferentzia duen lankidetza-hitzarmena sinatu du.