Tknikako Ikaslab laborategia, Lanbide Heziketa guztiaren zerbitzura
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Honako 2021-2022 ikasturtean Tknikako Ikaslab laborategiak ekipamendu berria LH guztiaren zerbitzura jarriko du. Zehazki, eskaneatze eta 3D inpresioko ekipamenduak, laister Tknikako web orrian erabilgarri izango dira: bertan adieraziko da ekipo bakoitzaren erabilera modua.
Ondoan makina bakoitzaren azalpen orokor bat:
1. STRATASYS FORTUS 450MC
Material gisa plastiko teknikoak erabiliz FDM (Fused Deposition Modeling) teknologian oinarritzen den 3D inprimatzaile industriala.
Prototipoen edo modeloen prototipo azkarra edo fabrikazio azkarra; helburu nagusia forma zehatzeko hiru dimentsioetako diseinuak lortzea da CAD aplikazioak erabiliz eta garapen denbora murriztuz.
Mahai gaineko 3D inprimatzaileekin alderatuz akabera hobea du, 0,127-0,330 mm-ko lodiera izan dezake kapa bakoitzak. Gainera, plastiko teknikoagoak erabiltzen dira, eta horrela, aplikazio industrialetarako piezak garatzeko aukera ematen du. Aplikazioaren eskakizunen arabera aukeratuko litzateke materiala; tenperatura altuak jasan behar baditu ULTEM egokia litzateke eta inpaktuarekiko erresistentzia behar izanez gero ASA edo ABS materiala, esaterako.
Inprimatu nahi diren piezak “stl” formatuan bidali beharko dira, euskarri materiala eskuz edo sosa kaustikozko upela batean kendu daiteke, Tknikan bertan, eta dimentsio maximoak 406 x 355 x 406 mm dira.
2. STRATASYS POLYJET J750 DAP
Pieza berean kolore zein elastizitate aniztasuna eskaintzen duen eta Polyjet teknologian oinarritzen den 3D inprimatzaile industriala.
Prototipoen edo modeloen prototipo azkarra edo fabrikazio azkarra; helburu nagusia forma zehatzeko hiru dimentsioetako diseinuak lortzea CAD da aplikazioak erabiliz eta garapen denbora murriztuz.
Abantaila nagusia kolore eta elastizitate aniztasuna izanik, multzo berean ezaugarri ezberdineko zatiak daudenean erabil daiteke. Hori dela eta, biomodeloak inprimatzeko egokia da edo pieza konkretu bat zurruntasun ezberdinarekin inprimatu nahi denean (shore-A gogortasuna aukeratu daiteke). Akabera oso ona dauka, 14-27 mikrako kapa lodiera duelako.
“Digital Anatomy Printer” adaptazioa eginda dauka, modelo anatomikoak simulatzea posible izanik. Hortarako materiale eta software espezifikoa dauka.
Inprimatu nahi diren piezak “stl” formatuan bidali daitezke, euskarri materiala hasieraz eskuz eta amaitzeko ur txorrotarekin kendu daiteke, Tknikan bertan, eta dimentsio maximoak 490 x 390 x 200 mm dira. Texturak dauzkaten beste formatoak ere onartzen ditu.
3. HP MULTI JET FUSION 4210
Merkaturatu den azkenengotako teknologia da, fabrikazio kopuru handiagoaketarako eta pieza funtzionalak egiteko helburuz.
PA12-zko hautsez betetako oheak fusio eta xehetasun agenteekin erreakzionatzen du beroaren eraginez eta propietate mekaniko, termiko eta kimiko onak lortzen dituzte piezek. Industrian, serie motz-ertaineko produkzioan integratuta dagoen makina da.
Teknologia honen bitartez prototipoez gain pieza finalak lortzea posible da. Inprimatu ondoren post prozesu bat aplikatu behar zaie piezei horretarako; hautsaren zati handi bat eskuilaz kenduz, haize txorrotarekin azaleko hautsa hobeto kenduz eta azkenik, nahi izanez gero, azaleko tinte bat aplikatuz, azken bi hauek Tknikatik kanpo egingo direlarik.
Inprimatu nahi diren piezak “stl” formatuan bidali beharko dira, dimentsio maximoak 380 x 284 x 380 mm dira eta 80 mikrako kapa lodiera eskaintzen du.
Beste adiziozko teknologiekin alderatuz, inpresio teknologia honek antolakuntza eta programazioa eskatzen du: upela piezez bete beharko da modu egoki batetan software espezifikoa erabiliz.
4. FORMLABS 3BL
SLA (Stereolitography) teknologian oinarritzen den mahai gaineko 3D inprimatzailea. Erretxin likidoa laser izpiarekin solidifikatzen da kapaz kapa, materiala foto polimerizatuz eta kalitate altuko piezak lortuz.
Prototipoen edo modeloen prototipo azkarra edo fabrikazio azkarra; helburu nagusia forma zehatzeko hiru dimentsioetako diseinuak lortzea CAD da aplikazioak erabiliz eta garapen denbora murriztuz.
Audiologian, bitxigintzan, aplikazio sanitarioetan, odontologian, arkitekturan zein fabrikazioan asko erabiltzen den teknologia da, eskaintzen duen akaberagatik; kapa lodiera 25-100 mikrakoa du.
Inprimatu nahi diren piezak “stl” formatuan bidali beharko dira, inpresioa bukatzean Tknikan bertan garbituko dira piezak, euskarri materiala kenduz eta izpi ultramoreekin azken post prozesu bat aplikatuz. Dimentsio maximoak 335 x 200 x 300 mm dira.
5. MAKERBOT METHOD X
FDM (Filament Deposition Modeling) teknologian oinarritzen den mahai gaineko 3D inrpimatzailea. ABS eta TOUGH materialak daude erabilgarri, haiekin bateragarri diren euskarri materialez gain.
Prototipoen edo modeloen prototipo azkarra edo fabrikazio azkarra; helburu nagusia forma zehatzeko hiru dimentsioetako diseinuak lortzea da CAD aplikazioak erabiliz eta garapen denbora murriztuz.
Kolore bakarrean inprimatzen du eta prototipo azkar eta merkea lortzeko aukera ematen du.
Inprimatu nahi diren piezak “stl” formatuan bidali beharko dira, euskarri materiala eskuz kendu daiteke, dimentsio maximoak 152 x 190 x 196 mm dira eta kapa lodiera 0,2 mm-koa da.
Makina honek ere fabrikantearenak ez diren filamentuak erabiltzea du aukeran, hortarako baliteke estrusore egokia ere jarri behar izatea.
6. CREAFORM GO!SCAN SPARK ESKANERRA
Azken urteetan digitalizazioa eta alderantzizko ingeniaritza indarra hartzen ari dira eta eskanerraren eta modelatzeko softwarearen erabilera menperatzeak diseinu prozesua hobetzen du, datuak biltzeko akatsak murrizten ditu eta denbora eta dirua aurrezten ditu.
Eskuzko 3D eskaner hau triangulazio trigonometrikoan oinarritzen da 3D forma zehatza atzemateko eta milaka informazio-puntutan bihurtzeko. Hasiera batean azalera lortzeko azkarra eta erabilerraza da, azalera konplexuak azkar neurtzen dituelako baina modelatze softwarearen aurretiko ezagutza beharrezkoa da piezaren zehaztasun optimo bat lortzeko.
100 mikrako erresoluzioa du eta kalitatezko ehundura eta geometria eskaintzeaz gain, koloreak irakurtzeko gai da.
Eskanerra erabiltzeko VX Elements softwarea erabiltzen da eta honek hiru modulu ditu:
VX Scan: digitalizatu nahi den pieza eskaneatzeko prozesua egiteko. Honetarako pausoz pausoko edukiak garatuta daude, edozein erabiltzaile berri batek prozesua gauzatu ahal izateko.
VX Model: lortutako puntuen lainoa lantzeko, garbitzeko eta beste zenbait lanketa egiteko.
VX Inspect: eskaneatutako pieza CAD erreferentzia batekin kontrastatu eta desbiderapenak lortzeko.
7. MARKFORGED METAL X
Eransketa bidezko fabrikazio ekipamendu honen bitartez metalezko piezak egiteko gai gara:
17-4 Altzairu inoxidablea; H13, A2 eta D2 herreminta altzairuak, kuprea, Inconel 625, hain zuzen ere.
Prozesuak 3 pauso dauzka:
· Adizio bitartezko prozesua, filamentuan aglomerantea, argizaria eta metala duelarik. Pieza software bitartez handiagoa egiten da, azkeneko pausoan berriz txikituko bait da.
· Garbiketa prozesua; argizaria kentzen delarik.
· Labeko sinterizazio prozesua: aglomerantea desagertzen da eta pieza guztiz metalikoa lortzen da. Pieza txikitu egin da labean, hasieran nahi genuen tamaina lortuz.
Piezen prozesuko haunditze eta txikitze eraldatzea software bitartez kalkulatzen da, automatikoki. Ezaugarri honengatik, piezen diseinua proportzionala izatea komeni da, sekzio eta lodiera aldaketa haundiak saiestuz. Dena den, edozein behar izanez gero, kasuz kasu aztertu daiteke.