Tknika Txilen

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Tknikako Zuzendari Exekutibo Iñaki Mujika Aizpuruak “Prestakuntza Tekniko eta Profesionaleko Erakundeetarako Irakasleen Formakuntza. TKNIKAren nazioarteko esperientzia” titulupean USACHek, Universidad de Santiago de Chilek antolaturiko hitzaldi batean parte hartu du gaur.

img-20161130-wa00021

Hitzaldi hau “Hezkuntza Tekniko eta Profesionala Txilen eta bertako Irakasleen Prestakuntza” lemapean azaroaren 30 eta abenduaren 1ean Santiago de Txileko Unibertsitatean ospatzen ari den Nazioarteko Mintegiaren parte da.

USACH eta Tknika arteko harremanaren beste adibide bat, elkarri aholkularitza, laguntza eta irakasle eta ikasleen trukea eskaintzeko aurrez ezarritako urteko programen aliantzan oinarritua.

Erlazionatutako proiektua

VETIBAC (FINALIZADO)