Tknika “Lean desde la Alta Dirección” ekitaldian.

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Joan zen azaroak 24-ean, Tknikako Etengabeko Hobekuntza arloko bi perstona, Madrilen ospatu zen “Lean desde la Alta Dirección y entrega de premios Lean Community” ekitaldian izan ziren.

Jardunaldia José Luis Abajo “Pirri”k gidatu zuen, esgrima espezialitatean 2008ko Pekinen ospatutako joku olimpikoetan domina irabazitakoa. Lean Community-ko kide diren ia 200 enpresa eta erakundetako zuzendaritza taldeetako kideak bildu ziren ekitaldi honetan.  Ekitaldiaren helburu nagusia edozein erakundetan aldaketak, bai etengabeko hobekuntza mailan bai beste edozein esparrutan gauzatu beharrekoak,  sustatzeko, indartzeko eta errazteko, beraiek, zuzendaritza taldekide moduan, jokatzen duten rola aztertzea eta sakontzea izan da.

Bere esperientzaik partekatu zituzten pertsonak honako hauek izan ziren

Carlos Fraile, Renault-Nissan Consulting España-ko Zuzendaria

Ana Santos Biblioteca Nacional de España-ko Zuzendaria

Belén Viloria Open Circle (Social and Cultural Innovation)-ren sortzailea, TEDx Ambassador, Valladolid-eko TEDx lizentziataria eta antolatzailea y

Marta Bazaco Schneider Electric-eko sare sozialen Zuzendaria.

Honez gain Lean Community sarien emate ekitaldia burutu zen. Sari hauek, benchmarking eredu diren pertsona, talde eta erakundeen esfortzua, jarraipena, eta eginiko lan bikaina errekonozitzeko helburuarekin sortu ziren. Beste batzuen artean Martinez Loriente eta Roche enpresak izan ziren sarituak.

Erlazionatutako proiektua

TKLEAN (Lean kultura - Tknika eredua)