Tknika Easok antolatutako DIGCOMPORG jardunaldietan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Azaroaren 7tik 18ra ospatzen den kudeaketa aurreratuaren 22. Aste Europearrean txertaturik, DIGCOMPORG markoaren inguruko jardunaldia antolatu du Easo Politeknikoak. Ikastetxe honek koordinatuta eta Tknika eta Lanekiko kolaborazioarekin euskarara itzulia izan dela aitzakitzat hartuta Lanbide Heziketako Sailburuorde dugun Jorge Arévalok ireki dituen jardunaldiak burutu dira.

Bideokonferentziaz markoaren garapenaren arduradun izan den Yves Puniek hartu du parte. Puniek, bere prozesu estrategikoen digitalizazioan aurrerapauso kualitatiboa emateko markoak duen garrantzia goraipatu du. Isolatutako irlen eredu batetik elkar konektatutako estrategia digitalen eredu batetarako saltoa ematearen garrantziaz ere hitzegin du. Urtarrilerako DIGCOMP 2.0-ren bigarren eguneraketa espero dela ere aurreratu du, non egungo 3 mailako eredutik, askoz zehatzagoak izango diren 8 mailako eredurako bidea proposatuko den.

Tknikak, ikasgelako jardueratan eta hauen lehenestean oinarritutako gaitasun digitalen garapen proposamena aurkeztu du. Aldaketa metodologikoaren inguruko informazio guztia eta zehazki gaitasun digitalen ingurukoa ETHAZI biltegian topatu dezakezue.

Hemen duzue DIGCOMPORG markoa euskaratuta deskargatzeko aukera.

Erlazionatutako proiektua

ETHAZI