Teknologiaren bidez Hezkuntza eraldatuz – Mugikortasun proiektua Londresera

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Tknikako hainbat kidez eta kolaboratzailez osatutako 7ko talde batek Londresera bixita egin zuen aurreko astean. Proiektuaren anfitrioi izan den Hammersmith & Fullham College-ari esker, ikastetxe ingelesek teknologien bitartez hezkuntza eraldatzeko egiten ari diren esfortzua sakonki ezagutu ahal izan genuen. IKT irakasleekin, Google Educator irakasleekin, eta sare administrazio lanak egiten dituzten kideekin eztabaidatzeko aukera izan genuen, ditugun arazo antzekoei aurre nola egiten diegun partekatu genuelarik. Goiz osoko ahalduntze prozesu bat hezkuntza eraldatzea helburu.

Microsoft-i esker, Microsoft Showcase School bat den Sydenham School-era bixita egin genuen non teknologia desberdinetan oinarritutako berreraikuntza prozesua azaldu ziguten.

Bett Show-era bixita ere ezin galdu. Teknologiak eta Hezkuntza lotzen dituen europear mailako ebenturik handiena den honetan, gailu, aplikazio eta Sir Ken Robinson-ena bezelako hitzaldi inspiratzaileez gozatu ahal izan genuen.

Erlazionatutako proiektua

ETHAZI