Soldadura feria – Schweissen & Schneiden 2017

 In Tknika-ri buruz

Pasa den iraileko 28 eta 29 egunetan, Tknika-tik, Schweissen & Schneiden – 2017 ferian egon gara. Feria hau, Soldadura, ebaketa prozesuak eta gainazaleko prozesuetan, mundo mailan eta lau urtean behin, Alemaniako Essen hirian egiten den feria garrantzitsuena da, nahiz eta aurten Dusseldorf irian ospadu den. Feria honetara joateko izan ditugun helburuak ondorengo hauek izan dira, batetik, feria honen gaia diren soldadura, ebaketa prozesuak eta gainazaleko prozesuen inguruko berriak eta tendentziak ezagutzea, eta bestetik, bereziki eransketa bidezko prozesuetara bideratuta dauden berrikuntza eta aplikazioak ikusi eta azagutzea.

Azpimarratzekoak izan dira arku elektriko eta hari bidezko eransketa prozesuak garatzen dituzten zenbait hornitzaileekin izandako kontaktuak eta baita, material berezi eta aurreratuetako hornitzaileekin mantendutakoak ere, hauekin bereziki eransketa prozesuetarako garatzen ari diren materialen katalogoa eta aplikazioak ikusteko aukera izan dugularik.

https://www.schweissen-schneiden.com/joining-cutting-surfacing/

 

Erlazionatutako proiektua

Fabrikazio Aditibo Metalikoa