Software garapenerako cloud erremintak

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

GitHub Codespaces sortu zenetik, 2021eko abuztuaren 11n, hodeian oinarritutako garapen-ingurunearen kontzeptuak hazkunde handia izan du softwarearen garapen-komunitatean. Eta, nahiz eta enpresa teknologiko handiek mota horretako barne tresnak erabiltzen zituzten, azken hilabeteetan zerbitzu horiek publiko orokorrari eskaintzen dizkioten enpresak sortu dira. GitHub Codespaces horren adibide bat da, oraingoz talde eta enpresetara bideratua, baina badaude beste aukera batzuk ere, hala nola Coder edo Gitpod.

 

Zerbitzu-mota hauei esker, erabiltzaileek segundo gutxitan garapen-ingurune bat altxa dezakete eta berehala hasi daitezke lanean, kodea, editorearen pluginak edo programazio-lengoaiaren tresnak deskargatu gabe. Bideo honetan, Gitpod erabiliz garatzea zer erraza den azaltzen da:

Aldi berean, plataforma hauek oso erraz integratzen dira gehien erabiltzen diren bertsio-kontrol sistemekin (GitHub, Gitlab o Bitbucket) eta, hortaz, garapen talde osoak era kolaboratiboan lan egin dezake. Ez hori bakarrik, integrazio zuzen honek sistema hauei lotutako etengabeko integrazioko (CI) eta etengabeko banaketako (CD) tresnak erabiltzea ahalbidetzen du. Garapen-paradigma berri honek, “cloud native” kontzeptuarekin lotura estua duena, hodeiean zuzenean hedatzeko pentsatuta dauden programak eta zerbitzuak garatzeko aukera ematen du, sektoreko konpainia handiek (AWS, Azure, Google Cloud, Digitalocean, Heroku…) eskaintzen duten malgutasuna eta eskalagarritasuna aprobetxatuz.

Jarraian azaltzen den irudiak lan-fluxu mota horren adibide bat erakusten du (konbinazio posible ugari daude):

Lanbide Heziketako ikastetxeen ikuspegitik, eta mahaigain birtualek ematen dituzten abantailen antzera, hauek dira hodeiean oinarritutako IDE-ek dituzten onurak:

  • Hardwarean dirua aurreztu daiteke, ordenagailu sinpleagoak (CPU eta RAM gutxiago dituztenak) edo tabletak erabil bait daitezke. Web nabigatzaile bat izatea da baldintza bakarra.
  • Edozein lekutik lan egin daiteke (ikastetxetik, etxetik…), lan-eremua hodeian dagoelako.
  • Abiarazte prozesuaren denbora asko murrizten da, tresnak, pluginak eta liburutegiak aurrekonfiguratuta utz daitezkeelako. Hau oso baliagarria da irakasleentzat, eman beharreko edukietan arreta jartzeko aukera ematen baitie, lan-ingurunea konfiguratzeari denbora asko eskaini behar izan gabe.

Zerbitzu mota hauek hezkuntzarako dituzten abantaila handiak kontuan hartuta, “Komunikazioak eta hodei-konputazioa” proiektuaren lan-ildoetako bat tresna hauek aztertzea eta ezagutzea, eta, batez ere, lortutako ezagutza LHko irakasleei transferitzea da. Beraz, hurrengo asteetan ikastaro praktiko bat eskainiko da, non ikasleek, goian deskribatutako lan-fluxua jarraituz, aplikazio bat garatu beharko duten.

Ikastaroan parte hartu nahi baduzu, adi egon Tknikako webgunera!

Erlazionatutako proiektua

Komunikazioak eta hodei-konputazioa